Plantillak bat egin behar du lan-baldintza hobetzeko. Batuta bakarrik lortuko dugu Circetek bere betebeharrak betetzea eta gu esplotatzeari uztea.
« Astiro bada ere, justizia fruituak ematen hasi da »
ESK sindikatuak CIRCET Bizkaia enpresaren jardunbide okerren berri izan duenetik, borrokan aritu gara, eta lortuko dugu hitzarmena betetzea, eta eskubide horiek betetzeko eskatzeagatik kaleratuak izan diren langile guztiak berriro onartzea.
Salaketen ondoirioak
Mantso bada ere, Justizia fruituak ematen hasi da, eta datorren abuztuaren 19an, ESK-k CIRCET Lan Ikuskaritzaren aurrean esertzea lortu du. Bertan, esan bezala, lan-baldin-
tzak betetzen dituela egiaztatu beharko du.
Salaketak sartzen hasi ginenetik, enpresa saiatu da Lan Ikuskaritzak argi eta garbi antzemango zuen guztia makillatzen, hala nola Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren azpitik kobratzea (1.166,66 €/ hileko gutxienez 40 lanorduko), orain gauzazko soldata kotizatzea (enpresak teknikariei lagatako ostatua), eta lortu dugu materialak galtzeagatik egiten zituzten deskontuak ez deskontatzea (ekipoak, eskailerak...) legezkoa ez baita.
Lan Ikuskaritzak lan-egutegia aurkezteko eskatuko dio CIRCETi. Bertan, urteko lanaldia 8 ordukoa eta 1.760 ordukoa izango da gehienez, eta 2022. urterako 30 opor-egunez eta 8 egun libreez gain (2022an dagozkion urteko gehiegizko lanaldia 40 ordukoa izango da).
Gainera, fitxaketak sistematikoki faltsutzen direla egiaztatu ahal izango da; izan ere, bulegotik fitxaketak faltsutzeko agindu zuzenak ematen dizkizuete, 8 lanordu bakarrik ager daitezen eta gainerako aparteko orduak ordaindu gabe gera daitezen.
« Batuta baino, ezin ditugu Circeten ez-betetzeak gelditu »
Circet-ek ez du ezer bete
ESK sindikatutik, langileon baldintzak hobetzeko borroka-konpromisoarekin jarraitzen dugu, gero eta hurbilago baikaude Bizkaiko metal-hitzarmena aplikatzetik, eta hala jakinaraziko diogu usurgile-enpresa honi, baina LANGILEEN BATASUNAREKIN BAINO EZ, borroka hori posible izango da.
Ez utzi engaina zaitzaten, eta enpresarekin edozein ez-betetze, mehatxu edo arazoren bat izanez gero, jar zaitez harremanetan ESK sindikatuarekin 619 97 83 09 telefonoan (Alain) edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoaren bidez, eta parte hartu egingo ditugun hurrengo batzarretan.
ESK-k Bizkaiko Comfica-ko III. hitzarmena sinatu du. Berriro lortu dugu!
3.421 lanpostu duin gutxiago Telefonican eta hitzarmen arriskutsu bat
Telefónicako EEEari EZ! Justifikaziorik gabea eta lotsagarria izateagatik
Lan-ezbeharrak eta azpikontratazioa salatu ditugu Telefonican
- 1
- 2
- 3