Arabako Eskuhartze Sozialeko sektorean bi greba egun burutu ditugu mahai negoziatzailea desbloketzeko helburuarekin. AISA patronalak egungo blokeo jarreratik muguitu behar da eta sektoreko langileen erosmen-ahalmena bermatuko duen proposamena mahaigaineratu.
«Foru Gobernuari eskatzen diogu, Gasteizko Udalbatzak egin duen bezala, berma dezala patronalaren eta sindikatuen akordioen finantzaketa»
Ekainaren 22an, Arabako Esku-hartze Sozialeko Hitzarmenaren negoziazioan ordezkaritza sindikalaren % 100 dugun sindikatuok (ELA, CCOO, LAB, ESK eta UGT) deitutako bigarren greba eguna izan genuen. Helburu bakarrarekin egiten dira grebak: AISA patronala egungo blokeo-jarreratik mugitzea eta sektoreko langileen erosteko ahalmena bermatzea 2021-2024 aldirako negoziatzen ari den hitzarmena indarrean dagoen bitartean.
Hilaren 17an egin zen lehen greba-eguna, eta jarraipen eta eragin handia izan zuen sektoreko arlo eta zerbitzu guztietan, nahiz eta zerbitzuetan artatutako pertsonen babes-ezaugarri bereziek eta, beraz, oinarrizko premiak gutxieneko zerbitzuen bidez betetzeko beharrak asko mugatzen duten langileen grebarako eskubidea.
Mobilizazioak 200 pertsona baino gehiago bildu zituen eta egun osoan zehar protesta ekintzak egin ziren. Gainera, Gasteizko Udaleko Osoko Bilkuran mozio bat eztabaidatu zen, eta aurrera atera zen talde politiko guztien babesarekin. Bertan, AISA patronalak eta sindikatuek adostutako baldintzen finantzaketa ekonomikoa bermatzen da.
Abal horrek, AISAk ez dela erreala esan arren, negoziazioan aurrerapauso argia izan behar du; izan ere, patronalak aukera du gaur egun duen jarrera aldatzeko, ekainaren 23an, 12:00etan, PRECOn izango dugun negoziazio-mahaiaren bileran.
Joan den ostiralean, Udalera eta patronala osatzen duten enpresetara zuzendu ziren aldarrikapenak. Asteazken honetan, ordea, Foru Aldundiaren aurrean egongo gara, eta goizetik mobilizatuko gara hor, Emilio Sola Gizarte Zerbitzuetako Foru Diputatuak ez baitigu harrera egin, joan den astean bilera bat eskatu arren. Foru Gobernuari eskatzen diogu, Gasteizko Udalbatzak egin duen bezala, berma dezala patronalaren eta sindikatuen akordioen finantzaketa.
Deitutako grebek Gasteizko Udaleko Langileen Batzordearen eta GOFEko Langileen Batzordearen babesa izan dute.
Elkarrekin gaude gizarte-zerbitzuen prekarizazioaren aurrean eta EAJren eta PSEren gobernuek gizarteko pertsona ahulenei arreta ematen dieten zerbitzuak uztearen ondorioen aurrean.
III Convenio de Intervención Social de Álava
Firmado el III Convenio de Intervención Social de Araba
La Comisión Antisida de Álava condenada por vulnerar la libertad sindical
La patronal de Intervención Social de Araba no remata
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7