Osakidetzako garbiketa zerbitzuko langileok ez dugu amore ematen. Gure hitzarmena hortzez eta haginez defendatuko dugu.Ziur gaude mobilizazioaren eta borrokaren bidez bakarrik lortuko dugula.

 

«¡Nos están robando derechos laborales que nos corresponden! Aún así, las trabajadoras del servicio de limpieza de Osakidetza no arrojamos la toalla»

Osakidetzako garbiketa-zerbitzuko langileok 4 urte baino gehiago daramatzagu hitzarmenik gabe, eta enpresekin bilera ugari burutu arren, ia hasieran bezala gaude. Gure hitzarmenaren helburua Osakidetzako langileekiko gure lan baldintzak homologatzea da.

Horixe izan da, hain zuzen ere, bere garaian hiru aldeok onartu genuen marko komuna: enpresak, langileok eta Osakidetza; eta horren arabera zuzendu gara urteetan zehar. Baina negoziazio-mahaiko 40 bilera baino gehiago burutu ondoren, argi geratu da: lankideok, Homologazioa kendu nahi digute.

Ez gara Homologaziotik haratago doazen gaiak aldarrikatzen ari, Ez. Besterik gabe, Homologazio-printzipioan oinarrituta Osakidetzako langileei aplikatzen zaizkien baldintza berberak aplikatzea aldarrikatzen ari gara: karrera profesionaleko deialdietarako sarbidea (besteak beste, aurten martxan jarriko dena), lanpostu hutsak betetzeko sistema zabalagoa eta bidezkoagoa, txanda-kontratuari lotutako erretiro partziala eskuratzea, Osakidetzako langileek dagoeneko onartuta dituzten baimen berriak, etab.

Baina enpresek ez dute Hitzarmenaren egokitzapen txikiena ere egin nahi izan, eta malgutasunik gabe agertu dira. Mahaia blokeatuta dago; helarazi dizkiogun bilera eskaerei erantzun ez duen Osakidetzak babesten omen duen blokeoa. Guri dagozkigun lan-eskubideak lapurtzen ari zaizkigu!

Hala ere, Osakidetzako garbiketa zerbitzuko langileok ez dugu amore ematen. Gure hitzarmena hortzez eta haginez defendatuko dugu. Nazkatuta gaude bai enpresek bai Osakidetzak erakutsitako utzikeriaz. Nazkatuta gaude erakundeek hitz hutsalak eta zapladatxoak bizkarrean hartzeaz, gure lan-baldintza prekarioei buruz hitz egiten dugunean beste alde batera begiratzen duten bitartean.

Baina garbiketa zerbitzuko langileok honaino iritsi garela diogu! Ekainean zehar Homologazioaren defentsa sutsua egiten jarraituko dugu. Ez gara geldituko dagokiguna lortu arte. Atera gaitezen mobilizazioetara argi eta garbi esatera Homologazioa ez dela ukitzen! Ziur gaude mobilizazioaren eta borrokaren bidez bakarrik lortuko dugula.

 

Mobilizazioak

 ESK, LAB, CCOO eta UGT-ek deitutako mobilizazioak

  • Ekainak 23 Txagorritxun (Gasteiz) 10:15  eta Aranzazun (Donostia) 10:30 konzentrazioak. Gauez Txagorritxun akanpada.
  • Ekainak 30ean Txagorritxun (10:15), Aranzazun (10:30) eta Zumarragan (13:45) konzentrazioak.

 

¡Solidaridad con las limpiadoras de los centros municipales de Bilbo!

Tras 9 semanas la huelga en el servicio de limpieza de escuelas y demás centros municipales de Bilbo, volvemos a Irakurri

Huelga en la limpieza y comedores escolares de la CAV

Pertenecemos a sectores feminizados, precarizados y durante demasiado tiempo invisibilizados. Hemos salido a la huelga para exigir los derechos y Irakurri

Acuerdo en la limpieza del Kursaal tras 3 días de huelga indefinida

La huelga indefinida de limpieza del Kursaal ha finalizado con importantes mejoras salariales y laborales. Las trabajadoras consiguen subidas del Irakurri

ESK llama a secundar las huelgas del sector de la limpieza de Bizkaia

Desde ESK hacemos un llamamiento claro y rotundo a secundar las huelgas de los días 17 de diciembre y 14 Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15