EULEN enpresa Pasaiako Udalak zerbitzu horretarako handitu zuen diru guztiarekin geratu da; bitartean, langileok baldintza txarrak ditugu eta beste sektore bateko hitzarmen bat aplikatzen digute.

 

SAD Pasaia

 

« Pasaiako Udalak zerbitzuaren prezioa % 10,18 igo zuen, baina ez du langileongan eraginik izan,   dena EULENek gorde baitu »

 

Pasaiako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileok nahikoa dela esan dugu, eta gure lan eta bizi baldintzen alde borrokatzeko erabakia hartu dugu.

Zerbitzuaren titularra Pasaiako Udala da, eta EULEN enpresaren bidez kudeatzen da.

 

Beste sektoreko lan-hitzarmena

Gipuzkoako garbiketa hitzarmena aplikatzen zaigu, gure lanak sektore horrekin zerikusirik ez duenean. Orain erabaki dugu borrokatzea hitzarmen propioa lortzeko eta Oarso-Bidasoa eskualdeko lan baldintza txarrenak dituzten sektoreko langileak izateari uzteko.

Azken kontratuan (2020an), Pasaiako Udalak zerbitzuaren prezioa %10,18 igo zuen, baina igoera hori ez da langileengana iritsi; aitzitik, oso osorik enpresaren esku geratu da.

 

SAD Pasaia greban

 

«  Pasaiako herriaren, erabiltzaileen eta haien senideen  laguntza eskatzen dugu  »

 

Ez Udalak, ez EULENek

Udalak eta enpresak ez diete erantzun egokirik eman gure aldarrikapenei, eta, beraz, GREBA MUGAGABEA deitu genuen maiatzaren 23tik aurrera.

Borrokan jarraituko dugu gure helburuak lortu arte, eta, horretarako, Pasaiako herriaren, erabiltzaileen eta haien senideen laguntza eskatzen dugu, horiek baitira zerbitzuan lan baldintza kaxkarrak pairatzen dituztenak.

 

Bertan bizi nahi dugu! Donostiaren turistifikazioa gelditu!

Donostian, Europa hegoaldeko hainbat hiritan bezala, ekainaren 15ean kalera aterako gara turistifikazioaren aurkako borrokan, SET sarearen deialdira. Irakurri

¡Aquí queremos vivir! ¡Paremos la turistificación de Donostia!

En Donostia, al igual que en varias ciudades del Sur de Europa, el 15 de junio saldremos a la calle Irakurri

AFRY Solutions-eko langileek nabarmen hobetu dituzte bere baldintzak

Hainbat hamarkadatan ordezkaririk izan gabe egon ondoren, langileak antolatu egin ziren, eta orain, mobilizazio kolektiboaren ondorioz, soldatak, kontziliazioa, lan-eskubideak eta Irakurri

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute 2025 apirilak 15 Apirilaren 13tik ez da haurrik artatzen Bidasoa Ospitalean eta urgentziazko arreta pediatrikoa Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12