Osakidetzak, jarrera immobilistetan, ez du negoziatzeko inolako borondaterik, ezta bere plantillak jasaten dituen behin-behinekotasun-tasa altuen arazoari (% 40 baino gehiago) amaiera emateko ere.

 

Osakidetza finkotasuna

 

« Kontsolidatzeko edo egonkortzeko hautaketa-prozesuak  ez dira egokiak  aldi baterako kontratazioaren gehiegizko erabilera prebenitzeko eta zigortzeko »

Europako irizpenen ondorioz sortutako abenduaren 28ko 20/2021 Legeak, administrazio publiko guztiak, Osakidetza barne, benetako plaza guztiak finkatzera behartzen ditu, bai egiturazkoak bezala onartuta daudenak (plaza zenbakiarekin), bai iruzurrez betetzen zirenak behin-behineko kontratuen bidez eta dagozkien luzapenen bidez.

Aurreko Egonkortze Dekretuekiko aurrerapena suposatzen badu ere, Administrazio Publikoetako kontratazioan abusu orokorra onartzen baitu, oraindik ez du 2019ko martxoaren 19ko epaian jasotakoa barne hartzen.

 

Abusuzko aldi baterako kontratazioa zehatzea

Epai horren arabera, kontsolidatzeko edo egonkortzeko hautaketa-prozesuak ez dira egokiak sektore publikoan aldi baterako kontratazioaren gehiegizko erabilera prebenitzeko eta zigortzeko; izan ere, ez dute eragin zigortzaile negatiborik Administrazioarentzat, eta ez dira lagungarri abusu horren biktima diren langileentzat, 20/2021 Legearen babesean deitutako hautaketa-prozesuak lehia askekoak baitira.

Bestalde, Lege honek administrazio publikoak behartzen ditu prozesu horietan barneratzera 2020ko abenduaren 31 baino lehenagoko hiru urteetan, gutxienez, aldi baterako eta etenik gabe okupatutako lanpostu guztiak.

 

«  Osakidetzak ez ditu aintzat hartu  Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren sententziak »

 

24.600 plazetatik, bakarrik 3.723

Eta puntu horretan aurkitzen dugu Euskadiko enpresa publiko handiena, Osakidetza, jarrera immobilistetan, mahai gainean kopuru irrigarri bat jarriz (3.723 plaza, horietatik 1.557 merezimendu-lehiaketara doazenak), negoziatzeko inolako asmorik gabe eta behin-behinekotasun-tasa handiegiaren arazoa (%40 baino gehiago) konpondu nahi ezean. Osasun Sailaren beraren datuen arabera, 24.600 langilek baino gehiagok jasaten dute aldi baterako izatearen prekarietatea, eta horietatik ia 9.000 langilek 8 urte baino gehiago daramate egoera horretan; zifrek berez hitz egiten dute.

 

Finkotasuna abusuaren konponbide gisa

ESK-k Osakidetzari eskatzen dio negoziazio-prozesu bat ireki dezala, lege-iruzurrean dauden lanpostu guztiak azaleratzeko, egonkortze-prozesuen oinarriak adosteko eta kontratazioan ematen den abusuarekin amaitzeko.

ESKk eutsi egiten dio finkotasunaren aldeko apustuari, abusu horren irtenbide gisa, eta hala jarraituko du kalean zein epaitegietan, legea eta Osakidetzaren jarrera gailena errefusatuz, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiak ez baitira aintzat hartzen.

 

#SomosPersonasNoPlazas

 

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako! 2026 urriak 08 Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta… Irakurri

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan 2026 irailak 16 Arrazoiak soberan daude grebara ateratzeko. Horregatik, ESK-tik jakinarazi nahi dizuegu egun… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51