Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren egoitzaren aurrean salatu dugu Ansareok, Ur Partzuergoko enpresa kontratistetako bat, 'Modu eredugarrian' kaleratu dituela bi langile lan sindikala aurrera eramateagatik.

 

Grupo Ansareo despide

 

«  Ansareo Taldeak  langileak antolatzen  ari zirela jakin zuenean, berehala kaleratu zituzten biak, lankide guztien aurrean »

 

Enpresak jakin zuenean bi langileak lankideak antolatzen ari zirela enpresa horrek Granadako industrialdean duen lantokian hauteskunde sindikalak sustatzeko, berehala kaleratu zituzten biak. Beste garai batzuetako moduak erabiliz, enpresako arduradunek lantokiko langile guztiak bildu zituzten eta Aritz eta Carlos euren lankideen aurrean kaleratu zituzten.

 

Langileak beldurtu

Jokabide horrek oso argi uzten digu bi lankideen ekintza sindikala eteteaz gain, enpresaren helburua haratago zihoala. Enpresak jokabide horrekin bilatzen duen benetako asmoa langile guztien artean beldurra zabaltzea da.

Ansareo Servicios Integrales Ansareo familiaren jabetzakoa den enpresa-holdingeko enpresetako bat da. Talde honek zerbitzuak emateari lotutako hainbat enpresa biltzen ditu (estolderia, lorezaintza eta beste batzuk), eta horien bezero nagusiak administrazio publikoak dira. Horien artean, Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoa edo Bilbo hiriko udala bera nabarmentzen dira, baita Bizkaiko udal ugari ere.

 

Carlos eta Aritz berriz hartu

LAB eta ESK sindikatuok argi eta garbi esan nahi dugu atsedenik gabe borrokatuko dugula Carlos eta Aritz berriz hartzea lortu arte. Ezin ditugu onartu eta ez dugu egingo XIX. mendeko jokabide mota hauek XXI. mendekoak baino gehiago.


LAB - ESK

 

Grupo Ansareo-k kaleratu eta jarduera sindikala zapaltzen du

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren egoitzaren aurrean salatu dugu Ansareok, Ur Partzuergoko enpresa kontratistetako bat, 'Modu eredugarrian' kaleratu dituela bi langile Irakurri

Ansareo, errepresio sindikalik ez

ESK eta LAB sindikatuek Ansareo enpresan hauteskunde sindikalak antolatzeagatik bi sindikalisten kaleratzeen kontra mobilizatu gara. Irakurri
  • 1

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua