Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko patronalen proposamena oso zuhurra da. Sindikatu guztien batasunetik mobilizatzearen garaia heldu da sektorearen baldintzak duintzeko.

 

Bizkaiko Esku-hartze Soziala

 

« Patronalaren planteamendua benetako  iraina  iruditzen zaigu »

 

Joan den urtarrilaren 18an, formalki eratu zen Bizkaiko esku-hartze sozialeko hitzarmenaren negoziazio-mahaia.

Orduz geroztik, bi bilera egin dira sindikatu eta Gizardatz (esku-hartze soziala) eta Geroan (aisia eta denbora librea) patronalen artean. Bilera horietan agerian geratu dira negoziazio honetarako alderdi ezberdinen abiapuntuak.

 

Patronalen proposamen zuhurra

Sektoreko patronalek planteamendu erabat zuhurra jarri dute mahai gainean, sektorearen duintasunean aurrera egitea planteatu beharrean, sektorearen prekarietatean sakontzea ekarriko lukeena.

Gizardatzek eta Geroanek 2022an soldatak eguneratzeko aukera akordio azkar bat sinatzera (ekainaren 30a baino lehen) baldintzatzen dute. Horretarako, %0,5eko soldata-igoera eskaintzen dute. Sektoreko soldata-baldintzak, pandemian langileok egin behar izan dugun gehiegizko esfortzua eta egungo prezioen igoera kontuan hartuta, patronalaren planteamendu hori benetako iraina iruditzen zaigu.

 

«  Mobilizazioak  guztiz funtsezkoak izango dira lan-baldintzak hobetuko dituen eta sektorea duinduko duen hitzarmen bat lortzeko »

 

Hitzarmen duin alde mobilizatzea

ESK-k argi du patronalek egindako planteamendu horrek plantillak aktibatzea eta mobilizazioak guztiz giltzarri izango diren negoziazio baten atarian jartzen gaituela, baldin eta lan-baldintzak hobetuko dituen eta sektorea duinduko duen hitzarmen kolektibo bat lortu nahi badugu.

ESK-k negoziazio-plataforma bat jarri du mahai gainean, 35 orduko lanaldia eta KPI + % 2ko soldata-igoerak finkatzearen aldeko apustua egiten duena 2022 eta 2023 urteetarako. Gainera, antzinatasunaren hirurtekoen muga ezabatzea eta txandak eta guardia lokalizatuak birplanteatzea eskatzen dugu.

Era berean, gure ustez, sektorean baldintza bereziak behar dituzten hainbat lanpostu daudela onartzeko unea da. ESK-k baimenak eta lizentziei familia kutsua kentzeari buruzko eztabaida ireki nahi du, baita autozainketak ahalbidetuko dituzten formulak sartzeari buruzkoa ere.

 

Batasuna, errezetarik onena

Sindikatuen jarduerari dagokienez, sindikatu bakoitzak bere planteamenduak egin ditu negoziazio honi begira. ESK-k uste du sektorean presentzia duten 5 sindikatuok planteamenduak eta estrategiak partekatzea egoera desiragarriena izango litzatekeela. Uste dugu, eta hala jakinarazi diegu gainerako erakundeei, ekintza-batasuna dela sektorearen erronkei aurre egiteko errezetarik onena.

 

Arabako Esku-hartze Sozialeko IV. Hitzarmenari uko egin diogu

LABek eta ESK-k uko egin diogu Arabako Esku-hartze Sozialeko IV. Hitzarmenari eta ekiparazioaren bidean benetako aurrerapausuak exijitzen dizkiogu Aldundiari. Akordio… Irakurri

Bizkaiko Esku-hartze sozialaren patronalari negoziazioa desblokeatzeko eskatzen diogu

Bizkaiko Esku-hartze sozialaren patronala negoziazio-mahaia blokeatzeko egoerara eraman duela salatzen dugu. Ez dugu onartuko negoziazio kolektiboa baldintzak izozteko erabiltzen jarraitzea.… Irakurri

Azken uneko aurreakordioa Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenean

Zorionak eman nahi dizkiegu langile guztiei, iazko urte amaieratik akordio hau lortzeko etenik gabe borrokan aritu direlako. Akordio honek hobekuntza… Irakurri

Gasteizko Udalari esku-hartze sozialaren sektoreko gatazkaren konponbidean inplikatzea exijitzen diogu

Gasteizko Udalaren osoko bilkuran parte hartu dugu, Udalak negoziazioan inplikazioa har dezan eskatzeko. Izan ere, Arabako erakundeak dira pribatizatuta dagoen… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18