Greba martxoan, apirilean eta maiatzean, soldata-arrakalaren aurka eta sektore feminizatu horrentzako lan-baldintza duinen alde.

 

Greba egun Bizkaiko garbikuntzan

 

« Soldatak ez dira 16.000€ra iristen, eta gainera, lan egiten dutenen artean gehiago batek  lanaldi partzialak  dituzte »

 

ELA, LAB eta ESK sindikatuek, negoziazio mahaiaren gehiengoa ordezkatuz, Bizkaiko eraikin eta lokalen garbikuntzan greba deitu dute martxoaren 31n, apirilaren 26an eta 27an, eta maiatzaren 10, 11 eta 12an.

Hilabeteak dira negoziazioa hasi zenetik, baina patronalak ezer gutxi eskaini die langileei. Hori dela eta, grebara joko dute. Historikoa da hori: ia 30 urte pasa baitira gehiengo sindikalak Bizkaiko garbiketa sektorean greba deitu zuenetik.

 

Garbitzaile diskriminatuak

Bizkaiko garbitzaileen soldatak ez dira 16.000 eurora iristen, eta, gainera, Bizkaiko garbikuntzaren hitzarmenaren pean lan egiten dutenen artean gehiago batek lanaldi partzialak dituzte.

Orain arte patronalak egin duen eskaintza bakarra hurrengo igoera hau da: 2021ean %0,5, 2022an %2, eta 2023an %2. KPIa maximo historikora iritsi den testuinguruan, 18 zentimoko igoerak eskaintzen ditu. Bi urteko pandemiaren ondoren, soldatak izoztuta daude oraindik, eta kontuan hartu eraikinen garbitzaileek kale garbitzaileek baino % 45 gutxiago irabazten dutela. Hala ere, oraindik ez dute onartzen soldata arrakala dagoenik. Hortaz, hiru sindikatuek 1.200 euro x 15-ko soldatak aldarrikatzen dituzte.

 

Greba egun Bizkaiko garbikuntzan

 

« Grebak  eragina izango du  garbikuntzako hitzarmena aplikatzen den lan zentroetan »

 

Gauzak horrela, pasadan azaroan kaleak hartzea erabaki zen, eta elkarretaratzeak eta manifestazio ugari egin dira Bizkaia osoan zehar; Basaurin, Getxon, Portugaleten Durangon eta Bilbon. Aldarrikapen nagusia arrakalarekin amaitzea da, baina patronalak bere horretan jarraitzen duela ikusita, grebara joatzea erabaki dute langileek.

Beste behin ere, agerian geratu da garbikuntzako sektoreak daukan antolatzeko ahalmena eta lan baldintzak hobetzeko beharra. Grebak eragina izango du garbikuntzako hitzarmena aplikatzen den lan zentroetan. Egun horietan, patronalari argi geratu behar zaio, aldarrikapenen alde borrokatzeko prest dagoela sektorea.

 

#GarbikuntzaBorrokan

 

Mismas condiciones del personal propio de Osakidetza para las personas subcontratadas

Estamos reivindicando que se nos apliquen las mismas condiciones que al personal propio de Osakidetza, que es lo que en Irakurri

Las contratas de limpieza de Osakidetza a la huelga

Las contratas de limpieza y Osakidetza están incumpliendo el principio de homologación, que es que nos apliquen las mismas condiciones Irakurri

La plantilla de limpieza del Kursaal consigue su acuerdo

La plantilla de limpieza del Kursaal ha conseguido con unidad y movilización un convenio con mejoras económicas sustanciales. Irakurri

Kursaaleko garbitzaileek akordioa lortu dute

Kursaaleko garbitzaileek, batasunarekin eta mobilizazioarekin, hobekuntza ekonomiko nabarmenak dituen hitzarmena lortu dute. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10