Arduradun politikoek irizpidea aldatzen ez badute eta inbertitzeko beharra ukatzen badute, Lehen Arreta geldiarazi behar da egun batzuetako grebarekin.

 

O los responsables políticos dan un giro y asumen la necesidad de invertir, o hay que parar con una huelga de varios días en Atención Primaria.

 

Urtarrilean Osakidetzako sindikatuen mobilizazioa bizi izan dugu, bai eta hainbat auzo-plataforma eta elkarteena eta gizarte-mugimenduena ere. Mobilizazio horien gailurra joan den igandeko manifestazioak izan ziren. Bertan ikusi ahal izan zen Lehen Arretako plantillaz gain, gainerako herritarrak ere haserre daudela.

ESK-rentzat honek ezin du suposatu Lehen Arretaren aldeko mobilizazioen amaiera. Badakigu zein izango den gure kudeatzaileen erantzuna: beste alde batera begiratzea, presio asistentziala amaitu arte itxaron, eta horrekin langileen ezinegona gutxitzea.

 

«  Elkarte-mugimendutik  borroka bultzatzeko unea da, non eragile sindikal anitzek parte har dezaten »

 

Mobilizazio puntualek ez dute funtzionatu

ESKn argi daukagu orain arte planteatu den borroka ereduak ez duela fruiturik eman; legitimitaterik gabeko Mahai Sektorial batean esertzeko prest dauden sindikatuek deitutako mobilizazio puntualetan oinarritutako eredua da (ez dezagun ahaztu duela 8 urte baino gehiago Osakidetzan hauteskunde sindikaletarako deialdirik ez dela egin), sistematikoki betetzen ez diren akordioak lortzeko (Garapen Profesionalaren gaineko akordioa, esate baterako). Ezin dugu ahaztu orain arteko Mahai Sektorialeko negoziazioak ez dutela saihestu Lehen Arretaren edo Etengabeko Arreta Guneen eraistea.

ESK-k Osakidetzaren eta, bereziki, Lehen Arretaren defentsa-eredua berresten du. Elkarte-mugimenduaren bidez borroka sustatuko duen eredua, non hainbat eragile sindikalek parte hartuko duten, eta Osakidetza ez ezik, alderdi politikoak ere deituko diren, inbertsioa areagotuko duten eta kategoria guztietan langile-kopurua handituko duten politikak errotik aldatzeko.

 

Osakidetzako langileen baldintza berak azpikontratatutako langileontzat

Osakidetzako langileei aplikatzen zaizkien baldintza berberak aplikatzea aldarrikatzen ari gara, hori baita bere garaian alderdi guztiek adostu genuena eta betetzen Irakurri

Zertan ari dira?

Osakidetzako mahai sektorialeko sindikatuek ESK baztertu dute hauteskunde sindikalak bultzatu ditugulako, langileek ordezkariak aukera ditzaten 10 urte baino gehiago hauteskunderik Irakurri

Osasun Publikoaren defentsan, batasuna

Batasunatik lan egin dezagun gure Osasun Publikoaren defentsan. Osakidetzako langileak, gizarte-erakundeak eta, oro har, herritarrak otsailaren 25eko manifestazioetan parte hartzera Irakurri

Garraio sanitarioak lan-baldintzak eta kalitatezko zerbitzua bermatu behar ditu

Euskal osasun-garraioa kudeaketa publikokoa izatea eskatzen dugu; bitartean, plantillen lan-eskubideak eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko eskatzen diogu Osakidetzari. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29