Bizkaiko Metalaren, PCBren, Tubacexen eta Petronorren gatazketan salatutako langileei elkartasuna adierazten diegu.

 

Mostramos nuestra solidaridad con el colectivo de trabajadores y trabajadoras denunciadas en los conflictos del Metal de Bizkaia, PCB, Tubacex y Petronor.

 

« Pertsona horietako batzuk epaiketaren zain daude, eta  espetxe-zigor  oso altuak dituzte »

 

Bizkaiko metala, PCB, Tubacex eta Petronor-eko gatazkengatik inputatutako langileok eta CCOO, LAB, ESK, CNT eta CGT sindikatuok honako hau adierazi nahi dugu:

Bizkaiko metala, PCB, Tubacex eta Petronor-eko borroken ondorioz, asko izan dira jipoitutako, inputatutako eta isun ekonomikoekin zigortutako langileak. Pertsona horietako batzuk epaiketaren zain daude, eta espetxe-zigor oso altuak dituzte.

 

Langile klasearen borrokaren kriminalizazioa

Salatu nahi dugu salaketa horien guztien atzean langile klasearen borroka kriminalizatzeko, sindikalismoa kriminalizatzeko, grebarako eskubidea kriminalizatzeko eta, azken batean, lan-baldintza eta bizi-baldintza duinak defendatzeko borroka-ahalegin oro kriminalizatzeko saiakera bat ezkutatzen dela.

Kriminalizazio saiakera hori ez da kasualitatea, erabaki politiko baten ondorioa baizik. Erabaki hori erakundeen eskutik etorri da, bereziki, Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Gatazka guztietan, Eusko Jaurlaritzaren lehen ekarpena izan da Ertzaintza bidaltzea protestak erreprimitzera, jipoitzera, akusazio faltsupean atxilotzera eta Mozal Legea langile askori aplikatzera. Eusko Jaurlaritzak lehentasuna eman beharko lioke ekarpen eta inplikazio handiagoa izateari, negoziazio-mahaietan benetako oreka egon dadin bi aldeen artean.

 

« Ez dugu enpresaririk ikusi atxiloturik edo epaiketaren bati aurre egiten  lan-istripuen  odolustearen ondorioz »

 

Eusko Jaurlaritzak ez ditu langileak babesten

Denbora honetan guztian, Eusko Jaurlaritzak ez du bilatu Bizkaiko metaleko, PCBko, Tubacex-eko eta Petronor-eko langileak babestea enpresa horiek EEEak edo ABEEak mahai gainean jarri zituztenean, ezta ere EEE eta ABEE horien aurkako epai judizialak izan zirenean. Era berean, ez dugu ikusi greba egiteagatik kaleratuak izan diren metaleko langileak babesten, greba egin ez dezaten mehatxatuak izan diren langileak defendatzen, egunero euren lan-eskubideak urratuak ikusten dituzten langileen ondoan edo prekarietatean murgilduta bizi diren langileekin, batzuetan osasuna galtzen dutenak eta gehiegitan bizitza ere. Horrez gain, ez dugu enpresaririk ikusi atxiloturik edo epaiketaren bati aurre egiten lan-istripuen odolustearen ondorioz edo prebentzio neurrien faltarengatik, edota gehiegizkoak diren prekaritate egoerak inposatzeagatik. Erabateko inpunitatearekin jarduten dute norbaitek ahalbidetzen duelako, sistema osoak ahalbidetzen duelako.

Jipoitutako, isuna jarritako edo inputatutako pertsona guztiok, gure enplegua eta lan-baldintzak eta gure lankide guztienak defendatu ditugu. Borroka da langileok dugun mekanismo bakarra inposaketari, prekaritateari eta pobreziari aurre egiteko eta patronalen aurrean negoziazioan presio handiagoa izateko. Patronalak legeak ditu, eta Gobernuak ere bai. Langileok borroka baino ez dugu, tresna legitimo gisa, langile klasearentzako eskubideak defendatzeko eta konkistatzeko eta lege horien aldaketan eragin ahal izateko.

 

«  Lan-gatazkatan jarritako isunak eta salaketak  indarrik gabe  uzteko eskatzen dugu »

 

Borroka sindikala ezin da inoiz delitu izan

Hori dela eta, argi eta garbi diogu borroka sindikala ezin dela inoiz delitu izan, hainbat borrokatan erakutsi den bezala. Borroka horien ondoren, negoziazioetan indarrak orekatzea lortu da, langile guztientzat baldintza eta eskubide hobeak lortzeko.

Hori dela eta, inputatuen kolektiboak bilera bat eskatuko diogu Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailari eta Herritarren Segurtasunerako Sailari, langileen borroka kriminalizatzeari uzteko, Euskal Herriko langileen arteko borrokei buruz duten jarrera berrezartzeko eta Bizkaiko metaleko greban, Tubacexen, PCBn, Petronor-en eta beste edozein lan-gatazkatan jarritako isunak eta salaketak indarrik gabe uzteko eskatzeko.

 

Tubos Reunidos talde osoarentzako enplegu-bermeak eta industria-irtenbidea exijitzen ditugu

Premiazko neurriak eskatzen ditugu jarduerari eta soldatei eusteko, baita talde osoa babestuko duen irtenbide bat ere. Likidezia-faltak eta salmentaren inguruko… Irakurri

Bilbobus eta haren kontratuak: aurrekontu- eta lizitazio-hutsegiteen kate amaigabea

Bilboko Udalari eta Garraio Partzuergoari gardentasunez azal dezatela eskatzen diegu plegu horiek nola kalkulatzen dituzten, eta zergatik egiten dituzten akatsak… Irakurri

Bizkaiko Esku-hartze sozialaren patronalari negoziazioa desblokeatzeko eskatzen diogu

Bizkaiko Esku-hartze sozialaren patronala negoziazio-mahaia blokeatzeko egoerara eraman duela salatzen dugu. Ez dugu onartuko negoziazio kolektiboa baldintzak izozteko erabiltzen jarraitzea.… Irakurri

Ikuskizunetako eta Ekitaldietako sektorearen grebaren balantzea positiboa Bizkaian

Balorazio positiboa egiten dugu abuztuaren 26ko greba jardunaldiaren inguruan. Horren adibidea egunean zehar bertan behera geratutako 49 ekitaldi... Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36