Urtarrilaren 19an ESK-ko ordezkari sindikalen aurkako epaiketa egingo da. Bizkaiko Elecnor enpresako arduradun batek gure kideak salatu ditu askatasun sindikalerako eskubidea urratuz.

 

Elecnor, borroka sindikala ez da delitua!

 

« ESK sindikatuak 2015eko grebak bultzatu zituenetik, enpresa honetan  jazarpena  jasaten ari gara »

 

Gertakari horiek lan-gatazkaren testuinguruan kokatzen dira, lanpostu guztien defentsan.

ESK sindikatuak 2015eko grebak bultzatu zituenetik, Elecnorren jazarpena jasaten ari gara. Gainera, pentsatzen dugu errepresio guzti hau Telefonicaren gainbegiratze eta konplizitatearekin aurrera eramaten ari dutela, egin diren kaleratze asko 2015eko grebalarien aurkakoak izan baitira.

 

Eta orain langileen ordezkarien aurka

Orain beraien estrategiari aurrepausu bat eman diote eta langileen ordezkarien aurkako lege-ekintzak abiaraztea erabaki dute. Jarduera sindikalagatik epaituko dituzte. Delitua? Enpresaren jarrera komunikatuekin salatzeagatik.

Gure ustez, lan sindikalaren jazarpen mota hori ez da hemen amaitzen. Patronalak eskaintzen duen errezetaren aurrean, gure jarrera argia da: borroka sindikala ez da delitua.

Sindikatu gisa argi daukagu ez ditugula praktika errepresibo eta larderiatsu horiek onartuko.

 

Urtarrilak 19 elkarretaratzea Bilbon

Zentzu horretan, asteazkenean mobilizazioan parte hartzeko deia egiten dugu. Urtarrilaren 19an, 11:00etan Bilboko epaitegiaren aurrean, (Buenos Aires kalea).

 

ELECNOR, BORROKA SINDIKALA EZ DA DELITUA!
ERREPRESIORIK EZ!

 

Lan-ezbeharrak eta azpikontratazioa salatu ditugu Telefonican

Telefónicako azpikontratetako bi langilek lan-istripuak izan dituzte, bata hilgarria eta bestea larria. Telefonica salatzen dugu, azpikontratatzeagatik; Eusko Jaurlaritza, ikuskaritzan ez Irakurri

Circet Bizkaia kaleratzearen eta askatasun sindikala ez errespetatzearen errudun

Epaitegiek baliogabetzat jo dute Oscarren kaleratzea eta berriro onartu behar dute, izapidezko soldatak eta 7.501 euroko kalte-ordaina ordainduz kalte moralengatik. Irakurri

Circetek epaitegian atzera egiten du

Circetek zigorra kendu behar izan dio langile bati, bere eskubideak defendatzeagatik errepresalia zela egiaztatzeagatik. Circeti aurre eginez eskubideak berreskuratzen dira. Irakurri

Lan Ikuskaritzak Circet deitu du

Plantillak bat egin behar du lan-baldintza hobetzeko. Batuta bakarrik lortuko dugu Circetek bere betebeharrak betetzea eta gu esplotatzeari uztea. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3