Arabako Foru Aldundiaren aurrekontu prekarioen aurrean, langile sozio-sanitarioek partida ekonomikoak eskatzen dituzte beren enpleguak duintzeko.

 

Los sectores socio-sanitarios se movilizan contra los presupuestos de Araba

 

“Aro berri bat dator. Aurrekontu inbertitzaileenak dira, pertsonentzat gehien erabiltzen direnak, beraz, Araban etapa berri bat ireki dute, ilusio aro bat”, Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak aurrekontuen aurkezpenean ziurtatu duenez. “Izan ere, dirubilketaren hazkundeari, Europako finantzaketari eta defizitari esker, kontu handinahiak eta ilusionagarriak izango ditugu”. Hori da herritarrei komunikabideetan agertzen zaien errealitatea, aurrekontuak jasotzen dituzten pertsonen errealitatea oso bestelakoa da.

 

« Arabako Foru Aldundiaren  aurrekontuak ez dira nahikoak  eta ez dira hobekuntza azpikontratatutako, feminizatutako eta prekarizatutako gizarte-zerbitzuetako langileentzat »

 

Errealitate prekarioa

APDEMAko, INDESAko eta Arabako Egoitza eta etxebizitza komunitarioen eta Eskuhartze Sozialaren sektoreetako batzordeek gaur salatu nahi dugu Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuak ez direla nahikoak eta ez direla hobekuntza azpikontratatutako, feminizatutako eta prekarizatutako gizarte-zerbitzuetako langileentzat. Aurrekontu horien bidez, Aldundiak oztopatu egiten du negoziazio kolektibo errealaren aukera, hobekuntza ekonomiko eta sozialak baldintzatuz Foru Gobernuak berak hartzen dituen erabakietara, negoziazio-mahaietatik kanpo. Parte hartzen ez duten baina finantzazio faltarekin blokeatzen dituzten negoziazio-mahaiak.

Enpresa pribatuek Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gasteizko Udalarekin egindako kontratuen edo lankidetza-hitzarmenen bidez kudeatutako baliabide publikoez ari gara. Osasun-krisiaren ondorioak gehien pairatu dituzten baliabideak dira, eta baliabide horiek ez dute jarduera geldiarazi, publikoki aitortu baitzaie egindako lana, txaloka bada ere. Pandemian funtsezkoak izan dira, ezinbestekoak, orain ikusezinak dira.

Nazkatuta gaude egoera honekin eta erakundeen tratu txar hauekin.

Aurrenkontu prekarioen aurrean, langile soziosanitarioak borrokan!
Piztu borroka!

ELA- CCOO- LAB- ESK- UGT- USO

 

Arabako Esku-hartze Sozialeko IV. Hitzarmenari uko egin diogu

LABek eta ESK-k uko egin diogu Arabako Esku-hartze Sozialeko IV. Hitzarmenari eta ekiparazioaren bidean benetako aurrerapausuak exijitzen dizkiogu Aldundiari. Akordio… Irakurri

Bizkaiko Esku-hartze sozialaren patronalari negoziazioa desblokeatzeko eskatzen diogu

Bizkaiko Esku-hartze sozialaren patronala negoziazio-mahaia blokeatzeko egoerara eraman duela salatzen dugu. Ez dugu onartuko negoziazio kolektiboa baldintzak izozteko erabiltzen jarraitzea.… Irakurri

Azken uneko aurreakordioa Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenean

Zorionak eman nahi dizkiegu langile guztiei, iazko urte amaieratik akordio hau lortzeko etenik gabe borrokan aritu direlako. Akordio honek hobekuntza… Irakurri

Gasteizko Udalari esku-hartze sozialaren sektoreko gatazkaren konponbidean inplikatzea exijitzen diogu

Gasteizko Udalaren osoko bilkuran parte hartu dugu, Udalak negoziazioan inplikazioa har dezan eskatzeko. Izan ere, Arabako erakundeak dira pribatizatuta dagoen… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18