Nazkatuta gaude egoera honekin eta erakundeen tratu txarrarengatik. Abenduaren 23an, osteguna, elkarretaratzea (9:00etan) eta batzarrak (10:30ean eta 17:30ean).

 

Sigue la presión para que la patronal de Intervención Social de Araba atienda

 

Azken negoziazio-mahaian AISAk joan den abenduaren 2an sindikatuen desblokeo-proposamenari erantzun zion. AISAk atzoko negoziazio-mahaian egin zuen proposamena jada abenduaren 2 eta 3an sektoreko batzarretara eraman genuen ia berbera da. Esan genien, hala sindikatuok nola joan den larunbateko manifestazioan parte hartu zuten langileek, ez dela nahikoa, baina antza entzungor egin digute.

 

Patronalaren proposamena

Atzo AISAk mahaira ekarri zituen proposamen berriak hauek dira:

  • Prestakuntza-kreditua urtean 20 ordutan uztea; adostuta geneukan urtean 25 orduraino luzatzea, eta 5 ordu horiek urteko lanalditik kentzea (guztira hitzarmenaren iraunaldian 31 orduko murrizketa):

    • 2021: 1.638 ordu.
      2022: 1.630 ordu.
      2023: 1.620 ordu.
      2024: 1.608 ordu (sindikatuon posizioarekiko bi orduko aldea litzateke).

  • Jaiotza baimena: hitzarmenak soilik amei aitortzen dizkie baimen ordainduko 17 asteak; amak edo beste gurasoak hartzeko aukera izatea nahi dugu. Hots, bi gurasoek Arabako esku-hartze sozialeko sektorean lan egiten badute jaiotza baimeneko 17 asteak bietako batek hartu ahal izango ditu. Gurasoetako batek ez badu sektorean lan egiten biek hartu ahal izango dituzte.

  • Gainera, kategoria profesionalen berrikuspena egitea planteatzen digute; euren interpretazioaren arabera, 4. taldean, II. Hitzarmenaren testuan, titulazio ertaina galdegiten da, garbitasun langileekin bateraezina; onartzen dute langile horien baldintzak hobetzea, baina zailtasunak ikusten dituzte, hauetako askori gaur ez baitzaio titulurik eskatzen.

    Puntu honetan argi esan dugu irakurtzen jarraitu behar dela eta hitzarmenak hitzez hitz hau esaten duela: “talde profesional bateko kide izatea ez dago titulazio jakin bati lotuta, unibertsitatekoa zein besteren bat, izan ere trebakuntza edo esperientzia egiaztatuak ordezka baitezake hori, bete beharreko baldintza den kasuetan salbu, legeak agintzen duelako edo zerbitzu zein proiektuaren esleipen, hitzarmen, kontzertu edo dirulaguntza arautzen duten baldintza-agiriek galdatzen dutelako”. Orain arte garbitzaileei halako kasu batean ere ez zaie inongo titulaziorik eskatu.

 

« Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuak hedakorrenak eta sozialenak bezala saldu digute, baina  ez dituzte hobekuntzak ekarri  langileontzat  »

 

Sindikatuon eskaerak

Alderdi sozialak eskatu du posizioak hurbiltzeko saio bat egiteko berriro, hau da, patronalak mugimenduren bat egitea, eta AISAk onartu du. Bere proposamen berria abenduaren 22an azalduko digu; argi esan du ere ordukoa izango dela bere behin betiko eskaintza.

Geure aldetik ELKARRETARATZE baterako deialdia egingo dugu datorren ostegunean, abenduak 23, 9:00etan Probintziako Plazan. Baliabide guztietako lan- eta artabaldintzak hobetzeko borrokan gauden sektore soziosanitarioetako langile guztiak deituko ditugu (egoitza pribatuak, APDEMA, INDESA eta Esku-hartze soziala).

9:30etan, Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuak onartzeko osoko bilkura izango da. Aurrekontu horiek ez dira nahikoak, nahiz eta hedakorrenak eta sozialenak bezala saldu, ez dituzte hobekuntzak izan azpikontratatutako, feminizatutako eta prekarizatutako gizarte-zerbitzuetako funtsezko langileentzat. Aurrekontu horien bitartez, Aldundiak oztopatu egiten du benetako negoziazio kolektiborako aukera, eta bere zerbitzu publikoen kontraten hobekuntza ekonomiko eta sozialak baldintzatu egiten ditu Foru Gobernuak berak negoziazio mahaietatik kanpo hartzen dituen erabakietara.

Egoera honetaz eta tratu txar instituzional honetaz, nazkatuta gaude eta, horregatik, ostegunean kontzentratuko gara, entzun diezaguten. Egun horretan bertan sektoreko ASANBLADAK egingo ditugu goizeko 10:30ean eta arratsaldeko 17:30ean, CCOOen egoitzan, AISAk dakarren proposamenari buruzko erabakiak hartzeko.

 

Arabako Gizarte Esku-hartzearen III. Hitzarmena

Azkenik, Arabako Gizarte Esku-hartzeak 2021-2024 urteetarako hitzarmena du, lan-baldintzak nabarmen hobetzeko balio izan duen borroka luze baten ondoren. Irakurri

Arabako Esku-hartze Sozialaren III. Hitzarmena sinatu da

Hitzarmen hau aurrerapen garrantzitsua da lan-baldintzetan. Arabako esku-hartze sozialaren sektoreak erakutsi du batasuna, irmotasuna eta batzarrean erabakiak hartzea direla bidea. Irakurri

Arabako Hiesaren aurkako Batzordea zigortuta, askatasun sindikala urratzeagatik

Epaiak Arabako Hiesaren aurkako Batzordea zigortzen du askatasun sindikala etengabe urratzeagatik, eta 6.252 euroko zehapena ordaintzera kondenatzen du. Irakurri

Arabako Gizarte Esku-hartzearen patronalak ez du errematatzen

Aurreakordioa sinatu eta 5 hilabetera, uste dugu patronalak oraindik mugimendu garrantzitsu batzuk egin behar dituela hitzarmen honetarako akordioa lortzeko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5