Osasun-zentroek jasaten duten lan-karga onartezina ikusita, eta Osakidetzak ezarritako neurri berriak ikusita, Arabako Lehen Mailako Arretako langileei dei egiten zaie abenduaren 16an, osteguna, protesta egiteko.

 

Protestak Arabako Lehen Mailako Arretan, Osakidetzaren neurrien aurrean

 

Lehen Mailako Arreta okerrera

Joan den azaroaren 25ean prentsaurreko batean, Lehen Mailako Arretako Batzordeak Osakidetzako langileeen tratu txarrak salatu zituen, bereziki, gure Osasun Zentroetako langileena. Egoera, hobetu beharrean, okerrera doa, eta gure lankideek osasun zentroetan jasaten duten presio asistentziala areagtu egiten ari da.

Gaur egun, osasun-larrialdi berrihonekin eta gora egiten ari den inzidentziarekin, Lehen Mailako Arretako langileek bere lanarekin jarraitzen dute aurretik zegoen langile kopuru doitu berberarekin, batzuetan, gutxiago. Salatzen ari garen bezala, osasun zentroetan aurretik egin ohi ziren lan-kargei, pandemiak eragindako karga berriak gehitu behar zaizkie, eta eragin handiko uneetan, gaur egungoa bezala, osasun-profesionalen agendak eta administrazio arloak gainkargatzen dira.

 

 

«  Osasun sailburuak neurri berriak ezarri ditu, hala nola, gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen jarraipena egiteko  hitzorduak atzeratzea  »

 

Seigarren olatu honen aurrean, Gotzone Sagarduy Osasun Sailburuak neurri berriak ezarri ditu, hala nola, “premia berezirik ez duten” Lehen Mailako Arretako kontsultak atzeratzeko erabakia. Honek, gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen jarraipena barneratzen du, eta horrela, areagotu egingo dira herritarren arteko osasun-desberdintasunak, bai eta itxarote-zerrendak ere. Konponbidea ez da osasun zentroetan asistentziari murrizketak ezartzea, baizik eta giza-baliabideak eta azpiegiturak areagotzea Covidaren seigarren olatu honek dakarren jarduera osasun zentroetatik kanpo egin dadin, eta zentroek duela hilabete batzuetatik hona egin ezin duten osasuna sustatzeko eta gaixotasuna prebenitzeko jarduerak garatu ahal izan dezaten.

 

Abenduaren 16an protestak

Lehen Mailako Arretako Batzorde honetako sindikatuok borrokan jarratzen dugu, Arabako osasun zntroetako asistentzia hobetu dadin eta biztanleriak behar duen aren araberako kalitatea izan dezan; kallitatezkoa, integrala, hurbila eta doakoa.

Horregatik, osasun zentroetako profesional guztiei dei egin zaie abenduaren 16an, 13:00etan, lantokien ateetara atera daitezen, jasaten ari diren tratu txarrak adierazteko. Era berean, Olaguibeleko osasun zentroan egun eta ordu horretan gurekin egoteko deia egiten zaie komunikabide guztiei.

 

Lehen Mailako Arretako Batzordeko sindikatuak

 

SAE eta TECNOS, VOX-ekin negoziatzen dute. Faxismoarekin ez da negoziatzen!

SAE eta TECNOS, VOX-ekin negoziatzen dute. Faxismoarekin ez da negoziatzen! 2025 urriak 29 Onartezina da lan gatazkak bide bazterretan konpontzen Irakurri

ESK-k kezka agertu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gezurrengatik

ESK-k kezka agertu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gezurrengatik 2025 urriak 10 ESK-ren salaketaren ondorioz, atzo Amiodaronako anpoilak iritsi ziren Irakurri

Bizkanb-eko anbulantziek ez dute bihotz-geldialdiei erantzuteko medikaziorik

Bizkanb-eko anbulantziek ez dute bihotz-geldialdiei erantzuteko medikaziorik 2025 urriak 08 Bizkaiko anbulantziek duela hilabete batzuetatik hona ez dutela oinarrizko sendagairik Irakurri

Txandak hutsak, bizitzak jokoan: erantzunak eskatzen ditugu

Txandak hutsak, bizitzak jokoan: erantzunak eskatzen ditugu 2025 irailak 23 Udan 15 koordinazio-txanda baino gehiago egon ziren estaldura medikorik gabe, Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47