Irailaren 18an Euskal Autonomia Erkidegoan Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinaduren bilketa hasi da eta  Bilbon, Donostian eta Gasteizen ekitaldiak egin dira.

 

Comienza la recogida de firmas de la ILP por una Renta Básica Incondicional en la CAV

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak sinadurak paperean eta on line biltzeko prozesuari hasiera eman ondoren, irailaren 18an, larunbata, 11:30ean, hasiera ofiziala eman diogu sinadura bilketari, Bilbon, Donostian eta Gasteizen hiru ekitaldirekin.

Ekitaldi horietan, azaldu dugu Legegintzako Herri Ekimenaren (LHE) sustatzaileak hiru lehentasun ezarri dituela lau hilabete hauetarako:

1. Proposamenarekin ahalik eta herritar gehienengana iristea, baldintzarik gabeko oinarrizko errentaren ezarpenari buruzko eztabaida abiaraziz gizarte-erakunde gehienekin.

2. LHEren aldeko ahalik eta sinadura gehien biltzea, eta horrek Eusko Legebiltzarra indar handiagoz presionatzea erraztuko digu.

3. Legebiltzarreko taldeekin eztabaidari ekitea, LHE lege-proiektu gisa izapidetzea ahalbidetuko duen gehiengoa lortzeko.

 

Ekitaldiak auzo eta herrietan

Ekitaldi horien ondoren, proposamenaren aurkezpenak egingo dira heldu gaitezkeen herri eta auzo guztietan, informazio-hitzaldiak egingo dira eta prestatu ditugun materialak (triptikoak eta kartelak) banatuko dira.

Sinadurak bi formatutan bilduko dira:

  • On line, https://rentabasica.eus webgunearen bidez
  • Paperean, sinadurak biltzeko mahaietan, egunero hainbat herri eta auzotan jarriko direnak.

 

Atxekimenduak

50 erakundek baino gehiagok egin dute bat LHE horrekin, eta funtsezko ekarpena izango dira herritarrei BGOEren aldeko kanpaina eramateko. Atxikimenduen zerrenda honako esteka honetan kontsulta daiteke: https://rentabasica.eus/es/adhesiones/

Unibertsitateetara eta lantokietara ere iritsiko da kanpaina. Esparru horietan informazioa zabaltzeko eta sinadurak biltzeko helburua dugu. Horretarako, ESK sindikatuaren eta unibertsitate arloko pertsona erreferenteen konpromisoa dugu.

LHE kanpaina finantzatzeko crowdfunding (mikromezenasgoa) proiektu bat jarri dugu martxan GOTEO plataformaren bidez. Ekarpenak Goteon egin daitezke.

 

 

Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta: premiazkoa eta beharrezkoa

Gaur egun, inoiz baino gehiago, premiazkoa eta beharrezkoa da baldintzarik gabeko oinarrizko errenta bat. Helburu horren alde mobilizatzen ari garenontzat, zalantzarik ez dugu, nahi izanez gero, ezar daitekeela. Gizarte zibileko erakundeen eta herritarren sektore zabalen laguntza behar dugu, diruaren eta politikaren boterea dutenei presio eginez ideia berri horri aukera bat eman diezaioten.

Ekintzaren unea iritsi da:

  • Bilbon, Donostian eta Gasteizen dagoeneko martxan dauden herrialde-batzarrekin bat egitea.
  • Herri, auzo eta lantegietan berehala hasiko den sinadura bilketa babestea.
  • Adi eta adi egotea datozen lau hilabeteetan egingo diren mobilizazio-deiei.

Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta bat ezarrita, lortuko dugu pertsona gehien-gehienekl irabaztea, aukera gehiago izango baitituzte bizitza autonomoagoa, osoago eta zoriontsuagoa lortzeko, gizarte bidezkoago baten barruan.

 

Sinatu LHE

 

Pobreziari buruzko beste kontaketa bat

Aberastasuna banatzeko garaia da, ongizate orokorrak behera egiten duen eta Euskadin prestazio-sistemaren bidez artatutako biztanleria oraindik ere txiroak pobreziatik ateratzeko Irakurri

Aski da pertsona pobreak jazartzeaz eta kriminalizatzeaz

Salatu nahi dugu Lanbideren jarrera, DSBEa jasotzen eta eskatzen duten pertsona pobreen jazarpen- eta kriminalizazio-kanpaina gupidagabeagatik. Gainera DSBE ez da Irakurri

Eusko Legebiltzarrak galarazi egin du Oinarrizko Errenta lege bihurtzea

Gaur Eusko Legebiltzarrak aukera historikoa galdu du herritar guztiek bizitza duina izateko behar dituzten baliabideak izateko duten eskubidea bermatzeko erabakia Irakurri

Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errentari buruzko eztabaida Eusko Legebiltzarrean

Maiatzaren 5ean, Eusko Legebiltzarrean, Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Ekimen Polularra eztabaidatuko da, eta han izango gara. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua