Egunerokoan zerbitzu publikoak indartzeko eta osasun publikoa bermatzeko neurri eta baliabideak jartzen ez dituen bitartean, inoiz baino zerbitzu minimo handiagoak ezarri ditu Eusko Jaularitzak apirilak 22ko grebarako.

 

servicios minimos abusivos del Gobierno Vasco 22 abril 2021

 

Sektore publiko osoan deitutako grebarako emandako Zerbitzu Minimoen Aginduak erabateko abusuzko zerbitzu minimoak ezartzen ditu, eta milaka langile uzten ditu grebarako oinarrizko eskubiderik gabe.

Gure zerbitzu publikoek bizi duten egoera dramatikoa dela eta, ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok mobilizazio dinamika bati ekin genion martxoaren 30ean, eta hilaren 22an amaituko da, sektore publiko osoan deitutako grebarekin. Gure aldarrikapenak zerbitzu publikoen defentsan, enplegu publikoaren sorreran eta aldi baterako langileen finkapenaren eskakizunean oinarritzen dira.

 

Erabateko abusuzko zerbitzu minimoak

Bada, greba-deialdi horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak, gaur, hilaren 22ko grebarako zerbitzu minimoak ezartzen dituen Agindua eman du. Aginduaren edukia ikusita, berriz ere salatu nahi dugu ezarritako zerbitzu minimoak guztiz abusuzkoak direla eta grebarako oinarrizko eskubiderik gabe uzten dituztela sektore publikoko milaka eta milaka langile.

Pandemia garai hauetan, bereziki deigarria da birusa aitzakia bihurtu dela esparru eta zerbitzu askotan %100eko zerbitzu minimoak ezartzeko; izan ere, insituzio ezberdinek, bizi dugun osasun-egoera larriaren aurrean, gure historia hurbileko osasun-krisi handiena hain zuzen ere, uko egin diote esparru eta zerbitzu horietan bertan, krisi horri berme osoz aurre egiteko beharrezko errefortzuak abian jartzeari. Eremu askotan, ezarritako gutxieneko zerbitzuak inoiz ezarritako handienak dira.

 

Ohiko plantilla gainditzen duten gutxieneko zerbitzuak

Gogoan izan behar da Aginduaren xedea dela oinarrizko zerbitzu atzeraezinak emateko ezinbesteko gutxieneko zerbitzua ezartzea. Hori horrela izanik, argi dago %100eko gutxienekoak ezartzeak esan nahi duela, zerbitzu horiek egunerokoan aurrera ateratzen dituen plantilla minimoa izatea, hau da, urte osoan gutxieneko zerbitzuetan lan egitea. Are gehiago, askotan, ezarritako zerbitzu minimoek eguneroko lanean diharduten langileen kopurua gainditzen dute.

 

Grebarako eskubiderik gabe

Zaintza esparruan, Aginduak baliogabetu egiten du greba-eskubidea, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezartzen baititu. Pandemiak bereziki kaltetu du esparru hori, eta ez dira ezarri behar ziren errefortzuak eta baliabideak.

Osasungintzan, Aginduak greba-eskubiderik gabe uzten ditu milaka eta milaka langile; izan ere, gutxieneko zerbitzuak guztiz gehiegizkoak dira, eta hori bereziki garrantzitsua da kontuan hartzen badugu ez dauzkatela osasun-krisiari aurre egiteko baliabide nahikorik.

Hezkuntzan, gutxieneko zerbitzuak inoiz ezarritako altuenak dira. Sektore horretan ez dira ezarri osasun publikoa bermatzeko behar diren neurriak eta baliabideak.

 

Greba oztopatzeko eta ikusezin bihurtzeko ahalegina

Greba oztopatu eta ikusezin bihurtzeko eta sektore eta lan zentruetako giroarekin bat ez datorren normaltasun-itxura emateko saiakera argi baten aurrean gaude; izan ere, langileen batzarretan egindako bozketa ugarietan, grebaren aukera nagusitzen ari da.

Horregatik guztiagatik, eta grebarako eskubidearen urraketa argi baten aurrean gaudela ikusita, Zerbitzu Minimoen Aginduaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko dugu.

Azkenik, Lan eta Enplegu Sailak Agindua gaztelania hutsean bidali digula salatu nahi dugu. Gure herriaren hizkuntza-eskubideak urratzen dituen gertaera oso larri baten aurrean gaude.

 

Apirilak 22 mobilizazioak

  • Donostia 11:30 h Boulebarretik
  • Bilbo 11:30 h Bihotz Sakratua
  • Gasteiz 11:30 h Plaza Berria

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako administrazio, erakunde eta enpresa publikoetako langileak grebara!

 

El 16 de marzo manifestaciones por una sanidad pública y de calidad

Animamos a participar este sábado 16 de marzo en las manifestaciones que se celebrarán en Gasteiz, Bilbao y Donostia en Irakurri

Martxoaren 16an osasun publiko eta kalitatezkoaren aldeko manifestazioak

Martxoaren 16an, larunbata, Gasteizen, Bilbon eta Donostian egingo diren manifestazioetan parte hartzera animatzen dugu, osasun publiko berri baten alde, zaintza Irakurri

Grebaren arrakastak erakundeei zerbitzu publikoak indartzera eta hemen erabakitzera behartu behar ditu

Euskal erakundeetan gobernatzen duten alderdiek aldatu behar dituzte haien politikak langileen erosteko ahalmena berreskuratzeko, pribatizazioak geldiarazteko, enplegu publikoa sortzeko eta Irakurri

Jarraipen zabala EAEko sektore publikoko grebak

ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek deitu dute greba EAEko sektore publiko osoan, “Zerbitzu publikoan alde, soldatak eta enplegua Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua