EAJren jarrera salatzen dugu; izan ere, gaur Kongresuan grebarako eskubidea egikaritzen ari diren langileei kartzela zigorra ezartzen jarraitzearen alde egingo du.
Argazkia: El Independiente
Gaur, Madrilen, Kode Penalaren 315.artikulua indargabetzeko eztabaida hasiko da. Artikulu hau Mariano Rajoy-ren gobernuak ezarri zuen eta honen arabera langileak haien eskubideak defendatzen egindako ekintzengatik kartzela zigorra jasan dezakete. Beraz, sindikatuok eta langileak kriminalizatzen duen artikulu baten indargabetzeko tramitea da hau.
ESK sindikatuak EAJ-PNVren jarrera eta bere jokabidea salatu nahi du. Beste behin ere langile klasea eta ekintza sindikala zein funtsezko eskubidea den grebaren kontra egiten du. EAJ-PNV-k, VOX bezala, aurkeztutako emendakinen bitartez artikulu honen indargabetzearen kontra azaltzen da. Jeltzaleek, alderdi faxistak ez bezala, hiritarrak engainatu nahi ditu beraien ohiko azpijoko propagandistikoekin. Sinestarazi nahi digute 3.puntua deuseztatzen dutela gerora indargabetu duten hori 1.go eta 3.puntuetan berriz sartzeko. Euskal langileak haien lanpostu eta eskubideen alde borroka ari diren bitartean, euskal jendarteak krisialdi sozial, ekonomiko eta osasun krisiari aurre egiten dion bitartean EAJ-PNV-k argi eta garbi erakusten digu zeinen interesak defendatzen dituen; kapitala eta patronalarenak, besterik ez.
Delitua milaka langileak kale gorrian ustea da, delitua gu prekarietatera kondenatzea da, delitua sistema kriminal, patriarkal eta arrazista hau sostengatzea da, delitua zuena. Gu sindikalgintza egiten dugu, guk langileen eskubideak babesten ditugu eta sindikalgintza inoiz ez da delitua izango!
Kanpoko pertsonek enplegu publikorako duten eskubidearen alde
Faxismoak 11 aurpegi ditu. 1 ez dadila zurea izan
Zerbait aldatu, dena berdin uzteko
- 1