ESK sindikatua Bilbon, Donostian eta Gasteizen mobiliazioak deitu ditu Zaintza Greba egunaren deialdi barnean.

 

huelga de cuidados

 

ESK sindikatua Bilbon, Donostian eta Gasteizen mobiliazioak deitu ditu Zaintza Greba egunaren deialdi barnean..

  • Bilbo 10:30 Nicolas Alkorta (Zabalburu)

  • Donostia 10:30 Injentearen Kalea

  • Gasteiz 10:30 San Prudencio Kalea (IFBS)

Mobilizazio hauen ostean ESK greba babesten duten beste eragile sozial zein sindikalekiin deitutako mobilizazio bateratuetara bilduko da.

 

Martxoak  4 zaintzetako langileak grebara

Joan den urtarrilaren 26an, zaintza profesionalizatuen sektoreetako langileok aurrerapauso handi bat eman genuen. Urtarrilaren 26ko grebak eta mobilizazioek bizitzaren zentraltasuna eta gure bizitzan zehar guztiok behar ditugun zaintzak bermatzeko lan egiten dugun pertsonen, gehienak emakumeak,  errekonozimendua jarri zuen mahai gainean.

Nahiz eta pandemiak, deitutako sektoreen kohesio faltak eta ezarritako gutxiengo zerbitzuek oso egoera zaila eragin, ESK-k uste du urtarrilaren 26ko greba aurrerapauso sendo bat izan zela. Alegia,  Zaintza-sistema publiko eta integral bat lortzeko mugimendua eraikitzen jarraitzeko oinarri sendoa, langileak aitortuak izateko eta duintasun-baldintzetan lan egiteko.

 

Grebara deitutako sektoreak

Oinarri horretatik, hasitako bidetik jarraitu behar dugu. 2021eko Martxoaren 4an, zaintza profesionalizatuen sektoreetako langileok grebarako eta mobilizaziorako deituta gaude berriro. LAB, ELA eta CCOO sindikatuekin adostutako mugimendu batean, ESK sindikatuak 24 orduko greba legala deitu du honako azpisektore hauetan:

  • Gizarte-zerbitzu publikoak eta pribatuak

  • Hirugarren adinekoen egoitzak

  • Etxez-etxeko laguntza-zerbitzua

  • Telelaguntza zerbitzua

  • Desgaitasuna duten Pertsonei Laguntzeko Zentroak

  • Esku-hartze Sozialeko eta Aisialdi Hezitzaileko Sektoreak

 

Grebaren helburuak

Lan-sektore horietako langileok grebara deituta gaude berriro. ESK sindikatuak grebarekin lortu nahi dituen helburuak oso argiak dira:

  • Zaintza Sistema Publiko bat sortzeko borroka egitea, 10.000 lanpostu eragingo lituzkeena.

  • Zaintzako zerbitzu eta baliabideen kudeaketa publikoa.

  • Sektoreko langileen lan-baldintzak duintzea.

  • Lan egiten dugun zentro eta zerbitzuen garapen eta duintzea.

  • Osasuna eta segurtasuna gure lanpostuetan.


Zaintzako langileen artean, sektore bat dago bereziki prekarizatua dagoena: etxeko langileak. Uste dugu ez dagoela baldintzarik lankide horiei grebekin bat egin dezaten eskatzeko, baina ezin da ulertu borroka hau etxeko langileak gizarte-segurantzako erregimen orokorrarekin eta langileen eskubide guztiekin parekatzea defendatu gabe.

Martxoaren 4an, zaintzako langileak grebara goaz!!

 

Martxoak 4: zaintzetako langileak grebara

ESK sindikatua Bilbon, Donostian eta Gasteizen mobiliazioak deitu ditu Zaintza Greba egunaren deialdi barnean. Irakurri

Martxoak 4: zaintzak grebara!

2021eko martxoaren 4an, zaintza profesionalizatuen sektoreetako langileok grebarako eta mobilizaziorako deituta gaude berriro. Irakurri

Urtarrila beroa EAEko administrazio publikoentzat

Urtarrila mobilizazio ugarirekin bukatuko da, Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiak eta hainbat udal zuzenean interpelatzeko, egiten ari diren Irakurri

Urtarrilak 26: zaintzako langileak grebara!

Urtarrilaren 26an, zaintzaren sektore profesionalizatuetako langileok grebara goaz, gure lan-baldintzak hobetzeko eta pribatizazioen aurka egiteko. Irakurri
  • 1
  • 2

 

22 hildako + 1

Afiliazioa sindikatua