Ezin da onartu Gotzone Sagarduik bere erantzukizunari iskin egiten saiatzea, izan ere, argudiatzen dituen arazoak bere opakotasunaren eta planifikazio ezaren ondorio baitira.

 

Gotzone Sagardui dimision Osakidetza
Argazkia: El Correo

 

Satsek, ELAk, LABek, CCOOk, UGTk eta ESKk azken hiletan salatu izan dute pandemiaren kudeaketa ez dela egokia Eusko Jaurlaritzaren eta Osasun sailaren aldetik; horrek txertatze prozesuari berari ere eragin dio. Sindikatuek salatu dute protokoloak ez direla negoziatu, informaziorik ez dela eman, prozesua opakua eta gaizki garatua zela ESI (Erakunde Sanitario Integratua) ezberdinetan, ez baita txertatzeko ordena errespetatzen ari. ESI batzuetan ia lantalde guztiak txertoa jaso du, baina beste batzuetan lehen lerroko zerbitzuetako langileei ere ez diete txertoa eman, esaterako larrialdietakoei. Zentzugabekeria honen arduradun nagusia Osasun sailburua da; honek erabaki behar du ezen eskura dagoen txertoak nahikoak ez badira zein zentrotara eta zenbateko kopurura igorri behar den.

 

Gotzone Sagardui dimisioa!

Hortaz, sindikatuek Osasun sailburuari exijitu diote bere gain har dezala ardura eta ez dadila saiatu arreta beste kontu batzuetara desbideratzen. Ezin da onartu planifikazio orokorra penagarria izan denean ordezkari sindikal batzuen txertaketa baliatu nahi izatea (halakorik ez zen gertatu behar, baina Santa Marina erietxeko Zuzendaritzak eman zuen agindua) sindikatuen eta langile sanitarioen izena zikintzeko, pandemian egin duen kudeaketa okerra ezkutatzeko, edota irtenbiderik ez diela ematen Osakidetzak aspaldian dituen arazo estrukturalei, zeintzuk gaurko greba eragin duten.

Gogoratu beharra dago ordezkari sindikalak Osakidetzako lantaldeko kide direla eta, horrenbestez, txertoa jasoko dutela, protokoloen arabera, Osakidetzak eskatzen duenean eta Lan Osasunak deitzen dituenean, Santa Marinan gertatu zen bezela.

Sailburuak eman dituen azalpen urriek argi utzi dute txertatze prozesua desastrea bihurtu dela, eta horren kudeaketa soil-soilik sailari dagokio.

Txertaketaren kontutik haratago, Osakidetzak hainbat defizit estruktural ditu, eta Eusko Jaurlaritzak ez ditu konpondu nahi. Horregatik deitu da gaurko greba eta azken hiletako mobilizazioak. Osasun publikoa indartzea beste biderik ez dago egungo egoera konpontzeko. Baina ardura hori ere Osasun sailak ez du bere gain hartu nahi.

Horregatik, Sagardui sailburuaren dimisioa eskatzen dugu, izan ere, agerian geratu baita bere ardura Euskadin pandemiaren inguruan egin den kudeaketa ezin okerragoari dagokionez.

 

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako! 2026 urriak 08 Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta… Irakurri

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan 2026 irailak 16 Arrazoiak soberan daude grebara ateratzeko. Horregatik, ESK-tik jakinarazi nahi dizuegu egun… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51