EAJk, Osasun Sailburu Gotzone Sagarduirekin burura, COVIDen aurkako txertaketari dagokionez Osakidetzako langileen artean erabiltzen duten demagogia eta manipulazioa salatzen dugu.

 

vacunacion covid osakidetza Gotzone Sagardui
Argazkia: El Correo


Harrituta gaude sailburuarekin. Joan den abenduaren 29an egindako bilera telematikoan, besteak beste ESK sindikatuekin, behin eta berriz atrebentziaz errepikatu zuen txertaketa prozesuari zegokiona ez zela langileen ordezkarien ardura.

Hori bai, arazorik ez du izan komunikabideetara joateko, txertaketa kanpainaren hasieraren mezua zabaltzeko, prozesu hori berehala eta azkar egingo denaren ideia salduz. Hala ere, gaur 200 profesional txertatu dira, astelehenerako 700 izango direla harrotasunez adieraziz.

ESK-k gogorarazi nahi du, Urkullu Lehendakariaren beraren kalkuluen arabera, gaur egun Osakidetzan 38.000 pertsona baino gehiago ari garela lanean, eta horiei gaineratu behar zaizkiela azpikontratatutako enpresetan lan egiten duten langileak (premiazko eta ez presazko osasun garraioko langileak, mantentze lanak, etab.). Era berean, gogorarazi nahi dugu sailburuak berak astean 4.000 dosi heltzea aurreikusten duela, eta horien erdia jarriko direla, %50a gordez gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeko. Hau horrela plantilla osoari lehenengo dosia jartzeko 19 aste beharko lirateke, azpikontratetan lan egiten duten langileak kontuan hartu gabe.

 

Datuen ezkutatzea

Zoritxarrez Sagarduik, sailean duen ibilbide laburrean, dagoeneko datuen ezkutatze azpijokoei ohituta gauzka hala nola kasu positiboak edo koronabirusak ZIUn ospitaleratutako pertsona kopurua zenbatzeko modua edo hildako pertsonen hazkundea ekarri duen datu basearekin izandako arazo berriena.

Datu horiek ezkutatzea Sailaren eta Osakidetzaren beraren utzikeriaren beste erakusgarri bat da, Osakidetzan lan egiten dugun pertsona guztien osasuna eta segurtasuna axola ez zaizkiela erakutsi
baitute.

 

Mobilizazioak

ESK-k ahalik eta modu bateratuenean bultzatuko ditu Osakidetza bere politika ekonomizidak aldatzera behartzen duten mobilizazioak. Hori dela eta, langile guztiei dei egiten diegu datorren urtarrilaren 21ean gure ospitale eta osasun zentro guztietako kontzentrazioetan haserrea agertzeko, bai eta 28rako deitutako greba betetzeko ere.

 

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako! 2026 urriak 08 Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta… Irakurri

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan 2026 irailak 16 Arrazoiak soberan daude grebara ateratzeko. Horregatik, ESK-tik jakinarazi nahi dizuegu egun… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51