Atzo Osakidetzarekin egindako bilera telematikoan, kezkatuta agertu ginen Lehen Arretak pairatzen duen baliabide eskasiagatik eta kolapso arriskuagatik, COVID txertoari aurre egin behar dion heinean.

 

Osakidetza no quiere una sanidad pública con recursos

 

Bizi dugun egoeraren larritasuna ikusita eta baita Osakidetzak bizi dituen arazo larrietarako konponbiderik eza ikusita, eta kontutan hartuta Osakidetzaren Zuzendaritzak berak, Sailburuarengana bideratu gintuela argudiatuz gure aldarrikapen batzuk bere eskumenetatik kanpo daudela, joan den abenduaren 15ean, premiazko bilera bat eskatu genion Osasun Sailburuari. Eskaera horren ondorioz, g aur bilera telematiko bat izan dugu berarekin.

 

Bakarrik adierazpenak

Atzoko bileran egiaztatu genuen, beste behin ere, asmo oneko adierazpenetatik haratago eta etorkizunean egingo diren planteamenduei buruzko balizko negoziazio borondatetik harago, gaur egun, ez dagoela mahai gainean inolako neurririk Osakidetzak dituen egiturazko arazoei irtenbidea emateko. Eta hori, gure historia gertuko osasun krisirik larriena pairatzen ari garen bitartean.

 

Komunikazioa falta

Beste behin salatu dugu Osasun Sailak eta Osakidetzak berak sindikatuekiko erakusten duten gutxiespen sistematikoa. Izan ere, negoziatzeko borondaterik ez izateaz gain, langileei bete betean eragiten dieten hainbat gaien berri dugu komunikabideen bidez. Behar den informazioa ere ez zaigu helarazten.

Horren azkeneko adibidea COVID txertoa da. Osakidetzako langileak hasi dira lehen kolektiboei txertoa jartzen, eta haiek ere lehentasuna daukate txertoa jasotzeko. Bada, ez zaigu informaziorik eman prozesuari buruz, eta ez dakigu zein den Osakidetzako langileei txertoa jartzeko plangintza ere. Hala ere, komunikabideei bi gaien inguruko informazioa helarazi zaie.

Gogoan izan behar da orain hasten den txertaketa prozesua erronka bat dela osasun sistemarentzat, bere tamaina eta iraupena kontuta hartuta; are gehiago kontuan hartzen badugu Lehen Arretak bere gain hartu behar duen beste zeregin bat dela, eta arreta maila horrek urteak daramatzala gutxietsita eta gainkargatuta, eta azken hilabeteetan kolapsoaren ertzean kokatu dela, bere zereginak ugaldu egin direlako: PCRak, baheketa masiboak, gripearen txertaketa, COVID txertoa, etab.

 

Kontseilariaren ezezkoa

Are gehiago, gaurko bileran, Osasun Sailburuak uko egin dio Osasun Sailaren aurrekontu proiektuari buruzko hainbat galderei erantzuteari, Legebiltzarrean eman beharreko azalpenak eman dituela argudiatuta. Hala ere, gogorarazi behar da Osakidetzan inbertitzen den diruak eragin zuzena duela langileen lan baldintzetan eta herritarrei eskaintzen zaien arreta kalitatean.

 

Aurretik hartutako erabakiak

Eta testuinguru horretan, berriz ere salatu dugu Mahai Sektorialean ez dela ezer negoziatzen. Bileren edukia eta egutegia Osakidetzak erabakitzen ditu aldebakarrez, eta mahai gainean jartzen dena aldez aurretik hartutako erabakiak dira. Osakidetzak erabakitzen du zertaz eta noiz hitz egiten den. Hala, Osakidetzaren egiturazko arazo larriei irtenbidea emateko benetako negoziazioa eskatu diogu Osasuneko Sailburuari, pandemiak inoiz baino gehiago agerian utzi dituen gabeziak direlarik.

Azpimarratu dugu beharrezkoa eta premiazkoa dela gure aldarrikapenei heltzea: osasun publikorako aurrekontu partida bat, EB ko batez bestekoaren parekoa, horren %25a Lehen Arretara bideratuz; plantilla handitzea, egiturazko plantillan txertatuz iruzurrean ezkutatuta dauden lanpostuak; behin behineko langileak kontsolidatzea; murrizketa guztiak lehengoratzea; pribatizatutako zer bitzuen rebertsioa; eta langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak.

 

Mobilizazioak

Aldarrikapen horien harira, eta lan zentruetan bizi den egoera larria salatzeko, gaur, hilak 30, goizeko 11:00etan, elkarretaratzeak egingo ditugu Osakidetzako lan zentruetan, mobilizazio dinamikari jarraipena emanez. Osakidetzak ez baditu  aurrerapausuak ematen eskatutako norabidean, mobilizazioak areagotuko ditugu.

 

#OsakidetzaBORROKAN

 

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK

 

Martxoaren 16an osasun publiko eta kalitatezkoaren aldeko manifestazioak

Martxoaren 16an, larunbata, Gasteizen, Bilbon eta Donostian egingo diren manifestazioetan parte hartzera animatzen dugu, osasun publiko berri baten alde, zaintza Irakurri

Grebaren arrakastak erakundeei zerbitzu publikoak indartzera eta hemen erabakitzera behartu behar ditu

Euskal erakundeetan gobernatzen duten alderdiek aldatu behar dituzte haien politikak langileen erosteko ahalmena berreskuratzeko, pribatizazioak geldiarazteko, enplegu publikoa sortzeko eta Irakurri

Jarraipen zabala EAEko sektore publikoko grebak

ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek deitu dute greba EAEko sektore publiko osoan, “Zerbitzu publikoan alde, soldatak eta enplegua Irakurri

100 elkarretaratze baino gehiago martxoaren 12ko grebaren aurretik

Erakundeen eta agintzen duten alderdi politikoen borondate ezaren aurrean, langile publikoek ozen aldarrikatu dute zerbitzu publikoak indartzearen beharra. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua