Errenteriako postariek salatu egiten dugu langile faltagatik jasaten ditugun gehiegizko lan kargak. Protestak hasi ditugu.

 

Mucha carga de trabajo en Correos de Errenteria Orereta


Egoera hori etengabeko estresa sortzen ari da langileen artean; izan ere, egunero hainbat banaketa eremu bete behar izaten ditugu, platilla faltak eraginda, eta, ondorioz, beste eremu batzuk banatu gabe geratzen dira. Horrek pilaketa etengabea eragiten du, eta egunero egin behar zaio aurre horri, eta horrek gure osasunean eta zerbitzuaren kalitatean eragina du. Horri, KOBID-19 ak sortutako egoera gehitu behar zaio; izan ere, lana uneoro maskara jarrita egitera behartzen gaituena, entregetan, igogailuetan, atarietan eta abarrean erne ibiliaz.

 

Eragina banaketan

Horrek zerbitzuaren kalitateari ere eragiten dio, eta, kasu askotan, atzeratu egiten da oso garrantzitsuak diren bidalketen entrega, hala nola enplegu bulegoarekin lotutako jakinarazpenak, azterketa medikuak,… epez kanpo entregatzen direnak eta herritarrei nahasmendu handiak eragiten dizkietenak.

Hori dela eta, mobilizatzen hasi gara. Hasiera batean Errenteriako postetxearen aurrean kontzentratuz azaroaren 10ean (asteartea) eta 12an (osteguna), 9:30tik 10:00etara.

 

Azaroak 28 greba Correos-en

Lan-baldintzetan hobekuntzak eta kalitatezko posta-zerbitzu publikoaren garapenarekin enpresaren borondate ezaren aurrean, azaroaren 28an Correos-en greba deitzea erabaki dugu. Irakurri

Gipuzkoako Correoseko greba bertan behera gelditu da

Correoseko langileok erabaki dugu urtarrilaren 3, 4 eta 5erako aurreikusitako greba bertan behera uztea enpresak gure eskakizunak onartu dituelako. Irakurri

Greba Gipuzkoako Correosen urtarrilaren 3, 4 eta 5ean

Barrutiak eta banaketa-atalak desagertzearen eta enplegua suntsitzearen aurka; kontratazio txikiagoaren, lan-eskubideen narriaduraren eta osasunerako arriskuen aurka. Irakurri

Kontratazio eza Gipuzkoako Correosen

Kontratazio falta salatzen dugu. Langile falta dela eta, banaketa ezin da amaitu eta egunetan banatu gabeko eremuak sistematikoki uzten dira. Irakurri
  • 1
  • 2