Gasteizko Gas2Move Solutions enpresako langileek mobilizazioak hasiko dituzte, hitzarmen kolektiboa aplikatzeagatik eta bidegabe kaleratutako lankide bat berriz hartzeagatik.

 

Gas To Move Solutions Vitoria Gasteiz despide y no cumple el convenio

 

Gasteizko Gas2Move Solutions enpresako langileak baldintza guztiz onartezinetan ari dira lanean azken hilabeteetan. Estatuko hitzarmen bat aplikatzen da, baina ez dagokio egiten duten jarduerari; haren aplikazio-hitzarmena Arabako errepide bidezko salgaien garraioaren industriarako eta garraio-agentzietarako sektoreko hitzarmen kolektiboa delako.

Gas2Move Solutions enpresak salgaiak errepidez garraiatzen ditu, eta Fedex eta Correos Express enpresek kontratatzen dute. Gasteizen, Gas2Move Solutions enpresako ia langile guztiek Fedexeko salgaiak banatzen dituzte.

 

Ez-betetzeen zerrenda amaigabea

Estatuko hitzarmena aplikatzeak prekarietate-mailak eragiten ditu, eta langileek lanbide arteko gutxieneko soldata kobratzen dute, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan ezarritako taulen ordez. Taula horien arabera, hilean 300€ baino gehiago kobratu beharko lituzkete gaur egun jasotzen dutena baino.

Baina enpresaren ez-betetzeen zerrenda amaigabea da, Gas 2 Movek ez dauka mugarik! Aparteko orduak ordaindu gabe sartzera behartzen ditu langileak, eta langileak kaleratzearekin mehatxatzen ditu etengabe. Urtarrilean Gasteizen lanean hasi zenetik, hainbat lankide kaleratu dituzte.

 

Kaleratzea

Azken kaleratzea hilaren hasieran egin zuten eta langileen pazientzia amaitu da. Horregatik, urriaren 28an egindako langileen batzarrean mobilizazioak hastea erabaki dute, hitzarmen kolektiboa berehala aplikatzeko, sortutako atzerapenak ordaintzeko eta Carlos lankidea berriro hartzeko eskariekin.

 

Mobilizazioak

Azaroaren 3an, 17:30etan, langileak enpresaren aurrean mobilizatuko dira, eta, hilaren 5ean, enpresak langileekin duen adiskidetze-ekitaldian ez badu bere gain hartzen hitzarmen kolektiboaren aplikazioa eta kaleratutako lankidearen berronartzea, langileek mobilizazioak areagotuko dituzte, lan-baldintza duinak lortu arte.

Carlos berriro onartu eta errepresioa eta kaleratzeak bertan behera uzteagatik eta hitzarmen kolektiboa aplikatzeagatik, Gas To Move Solutions enpresako langileak borrokan daude.

Gas2Move, ordaindu zor duzuna!

 

Azpikontratazioa prekarietatearen arrazoi nagusia

Azpikontratazioak prekarizatu, pobretu eta hil egiten du. Gasteizen salatu dugu, eta azpikontratazioarekin amaitzeko borrokan jarraitzeko konpromisoa agertu dugu. Irakurri

Greba mugagabeak aurrera jarraitzen du Gas2Move-n

Grebalariek, traben gainetik, greba mugagabean jarraitzen dute, hitzarmen kolektiboa aplikatzea eta azken asteetan kaleratutako bi lankideak berriro hartzea lortu arte. Irakurri

Greba Gas2Moven hitzarmenaren eta kaleratzeen aurka

Gasteizko Gas2Move Solutions enpresako langileek greba mugagabea hasiko dute abenduaren 9an, hitzarmen kolektiboa aplikatzeagatik eta bidegabe kaleratutako lankide bat berriz Irakurri

Gas2Move-k ez du hitzarmena aplikatzen eta arrazoirik gabe kaleratu du

Gasteizko Gas2Move Solutions enpresako langileek mobilizazioak hasiko dituzte, hitzarmen kolektiboa aplikatzeagatik eta bidegabe kaleratutako lankide bat berriz hartzeagatik. Irakurri
  • 1

 

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua