Klase politikoak okerreko sendagaia aplikatu digu: ez da Lehen Arreta sustatu, ez laborategiak, ez ZIUak, ez da langile arakatzailerik kontratatu, eta ez dira plantilla laburrak handitu. Urriaren 17an mobilizazioak.

 

 

Azken hileotan kolore guztietako politikariek hainbat neurri hartu dituzte. Zentzuz kontrakoak baita osasun langileek ozenki emandako gomendioen kontrakoak ere. Okerreko sendagaia eman digute urte askoan egin duten bezalaxe. Ez dituzte indartu lehen arreta, laborategiak eta ZIUak. Ez dituzte beharrezko aztarnariak kontratatu. Eta lehengo langile kopuru eskasa ez dituzte handiagotu. Osasun administrazioen artean gure zergetatik ateratako milaka milioi euro banatu dira. Hala ere, ez dute ezertarako balio izan, osasungintza arpilatzen urteak daramatzaten enpresa eta pertsonaia horiexen sakelak betetzeko baino. Eta hau guztia legaltasunaren babesean egiten da. Nori esker? Batetik, osasun baliabideak desegitera eta kolapsatzera daramatzaten neurriak burutzen dituztenei eta, bestetik, neurriok baimentzen dituztenei legezko egitura mantenduta. Dena den, sektore dinamikoenek eztanda egin dute herri eta auzune askotan.

 

Baliabideen falta, lehen eta orain

Egiaztatu egin dugu: zahar-etxeetako sarraskiak ez zaie axola; bestelako patologiei aurre egiteko orduan sistemaren erantzun ezak eragindako hildakoak ere ez zaie axola. Berriz ere, seguru asko, bitarteko gabezia dela eta, lehen lerroan daudenei, nori salbatu bizia eta nori ez erabakitzera behartuko zaie. Bigarren olatura eraman gaituzte. Baina ez da ezgaitasuna. Jakinarean gainean egin dute.

Haserretu gaitezke, baina horrekin ez da nahikoa. Errepikatu egingo dira: eragotzi zitezkeen heriotzak, ehundaka mila behargin kaleratu, etxegabetzeak, pobrezia, sufrimendua… Eta kaltedun handiena betikoa: langileria. Osasun sistema murriztuagoa izango dugu, itxarote-zerrenda beldurgarriak eta, aseguru pribatuak, pozez zoratuak negozio-aukera itzela ikusirik.

 

Urriak 17 mobilizazioak

Arazo hau geurea da. Egoera honetara ekarri gaituztenen esku uzten baldin badugu, damutu egingo gara. Orain badaukagu premiazko eginbeharra, sekula baino handiagoa, lapurrak kanporatzeko, osasun sistema publikoa defendatzeko. Urriaren 17an, antola zaitezte zuen auzo edo herrian, jalgi kalera, borroka da eta bide bakarra.

 

15/97 legea eta Osasunaren Lege Orokorraren 90. artikulua indargabetu!

Saihestu moduko heriotzak inoiz gehiago ez. Negozioa osasungintzaren kontura inoiz gehiago ez.

www.casestatal.org

 

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako! 2026 urriak 08 Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta… Irakurri

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan 2026 irailak 16 Arrazoiak soberan daude grebara ateratzeko. Horregatik, ESK-tik jakinarazi nahi dizuegu egun… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51