GSS Covisian multinazionalak lantoki berri bat irekiko duela Euskadin salatzen dugu, joan den urtarrilean Bilbon 100 langile baino gehiago kaleratu ostean.

 

GSS Covisian abre en Euskadi tras despedir en Bilbao a 100 trabajadoras

 

2020ko urtarrilaren 3an, Telemarketing arloko GSS Covisian multinazional italiarrak Bilbon zuen lantokia ixtea erabaki zuen, hamabost urteko ibilbidearen ostean, 100 pertsona baino gehiago kalean utzita.

Behin-behineko 30 kontratu baino gehiago deuseztatu ondoren, 2019ko abenduan, GSS Covisianek enplegua erregulatzeko espedientea hasi zuen, Bilboko lantokia ixteko helburu bakarrarekin. ESK sindikatua irmoki agertu zen kaleratze kolektibo horren aurka. Bagenekien enpresak lan-karga nahikoa zuela eta hurrengo hilabeteetan lan-karga handitu egingo zela Mas Móvil edo Vodafone bezalako bezeroentzat. Enpresak une oro uko egin zion itxiera ez zen beste edozein aukera planteatzeari. Enpresak berak aitortu zuen ez zegoela kaleratzeko arrazoirik, eta, horregatik, bidegabeko kaleratzeagatiko kalte-ordainak ordaindu zituen.

 

Somatzen genuen operazioa

Enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioetan sumatzen genuen enpresak Euskadin lantoki berri bat irekiko zuela. Duela gutxi hartutako erabakiarekin eta Donostian zentro berri bat irekitzeko langileak hautatzeko prozesuarekin, gure susmo guztiak baieztatu egin dira.

Horrelako ekintzekin, GSS Covisian bezalako multinazionalek erakusten digute eskrupulurik ez dutela, eta helburu bakarra zutela: hauteskunde sindikaletan zuzendaritzak sustatutako hautagaitzak aukeratu ez zituen plantilla diziplinatzea.

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua