Lanbidek, azken asteetan, bi gauza iragarri ditu: DSBE eta EPO prestazioen eskaera berriak eta berrekiteak arretaz izapidetzen dituela soilik, eta etendurak izapidetzeari utzi diola. Eta hau, zoritxarrez, gezurra da.

 

 


Martxoaren 14an alarma-egoera deklaratu zenetik eta konfinamenduarekin herritarren mugikortasuna erabat murriztu zenetik, Lanbidek Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria (EPO) eteteko ebazpenak igortzen jarraitu du. Hasiera batean, ARGILAN-ESK-ko aholkularitzak uste genuen, (telematikoki eta telefonoz aktibo mantentzen dugula), martxoaren 14a baino lehenagoko prozedurak zirela. Gero, egiaztatu dugu ez dela horrela.

Lanbide martxoaren 14aren ondoren hasitako prozedurak ebazten eta jakinarazten ari da. Lanbideren sukalde burokratikoa ezagutzen ez dugunez, erakunde horrek etendurak benetan eten dituen edo ez jakitea ezinezkoa zaigu. ARGILAN-ESKn bizi dugun errealitatea da suspentsiodunak etortzen jarraitzen dutela.

 

Ez utzi inori erortzen...

Lanbide oraindik garaiz dago sinesgarri egiteko euskal erakundeek, Urkullu Lehendakariak barne, esan duten esaldi arranditsu hori: "COVID-19aren krisi honetan ez dugu inor atzean utziko". Horretarako, honako hauek betetzera behartuta dago:

  1. DSBE eteteko edo iraungitzeko edozein ebazpen igortzeari uztea, ebazpenaren arrazoia eta izapidetze hasiera unea edozein izanik ere.

  2. Martxoaren 14tik aurrera jakinarazitako etendurak lehengoratzea, eragindako pertsonei DSBE eta EPO atzeraeraginezko izaerarekin berrezarriz.

  3. Lanbidek, ondoren, bidegabeko kobratze prozedurak izapidetu behar baditu, arazo hutsala izango da, biziraupenaren mugan bizi diren pertsonengan eragindako kaltearekin alderatuta, eta DSBE eta EPO gabe geratzeak, konfinamendu garai hauetan, ezinezkoa egiten die bizirauteko beste estrategia batzuk abian jartzea.

 

ARGILAN-ESK

 

Pobreziari buruzko beste kontaketa bat

Aberastasuna banatzeko garaia da, ongizate orokorrak behera egiten duen eta Euskadin prestazio-sistemaren bidez artatutako biztanleria oraindik ere txiroak pobreziatik ateratzeko Irakurri

EAJk eta PSEk gure gizartean pobreziari eustearen alde egin dute

Abenduaren 22an, osteguna, Eusko Legebiltzarrak DSBEaren erreforma onartuko du. EAJk eta PSEk gure gizartean pobreziari eustearen alde egin dute. Elkarrekin-Podemosen Irakurri

DBSEaren errefoma honi ez

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Eusko Jaurlaritzak DBSEan ezarri nahi dituen murrizketen kontra mobilizatuko da hurrengo uztailaren 5ean. Irakurri

ESK-k erabat errefusatzen du Eusko Jaurlaritzaren DSBEaren erreforma

ESK-k bere osotasunean errefusatzen du EAJ-PSE gobernuak aurkeztutako Diru-sarrerak Bermatzeko Legearen erreformaren proiektua. Bere proposamenarekin, Jaurlaritzak EAEn bizi diren dozenaka Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5