5 urte bete dira Eusko Jaularitzako hezkuntzako eta EHUko garbiketa-kontratuen hitzarmena negoziatzen hasi ginenetik. Eta zoritxarrez, egoerak ez du hobera egiten. Mobilizazioaren ordua heldua da.

 

 

Bost urte bete dira hezkuntzako eta EHUko garbiketa-kontratuen hitzarmena negoziatzen hasi ginenetik. Eta zoritxarrez, egoerak ez du hobera egiten, negoziazioa erabat blokeatuta dago. Izan ere, enpresek ez ziren azkenengo bileran azaldu, pasa den urtarrilaren 13an.

Urtebete baino gehiago daramagu enpresek "lanaldi-plusa" izenez ezagutzen den osagarria ordaintzeko egiten duten proposamenaren zain. Dagoeneko aitortu dute urtero 2.200 €-tako arrakala dagoela gure soldata eta teorian ekiparatuta gauden pertsonalaren artean; baina ez dute arrakala horrekin amaitzeko formularik eskaini.

 

Eusko Jaularitzak beste aldera begira

Abenduaren 3an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin bilera bat mantendu genuen, baina horren ondorioz egoerak txarrera egin duela ematen du. Hezkuntzako arduradunek blokeoarekin zer ikusirik ez dutela baieztatzen dute baina ez dituzte enpresak konponbideak bilatzera behartzen.

Eta jakin badakigu, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, azpikontratazioaren bidez, garbiketako langileak erabateko prekarizaziora kondenatzea bilatzen duela. Baina helburu horretan, gainera, enpresak ere bat doaz. Izan ere, 20 hilabete igaro dira mahai gainean 2.200 euroak aldarrikatu genituenetik, eta enpresek, ordea, euren kontratuak berritu dituzte igoera horiek kontuan izan gabe. Gero, negoziazioan, soldata-kostuak beren gain hartzeko ezintasuna planteatzen dute eta lasai lasai geratzen dira.

 

Lana handitu baina soldata ez

Gaur egun, 2019. urteari dagokion igoera ere ez dute eskaintzen (%2,25-%2,5), nahiz eta hitzarmen ultraaktiboa izan. Konflikto kolektibo bat sartzera behartu gaituzte Hitzarmenean jasotzen dena eskuratu ahal izateko.

Lan kargak handitzen dizkigute, maiztasunak handitzen dizkigute, garbitu beharreko azalera, garatzen ditugun funtzioak... Den dena handitzen digute soldata izan ezik.

Ez dugu onartuko beste bost urte igarotzea. Era berean, ez dugu hitzarmen hau hiltzen utziko, luzaroan garbiketa-sektore osoarentzat erreferentziala izan da eta erreferentzialtasun hori berreskuratuko dugu. Beraz, nahikoa dela esan eta mobilizazioak aktibatzea erabaki dugu. 2020. urterako sarrera beroa aurreikusten da.

GURE HITZARMENAREN ALDE EGINGO DUGU BERAZ ADI MOBILIZAZIOETARA! GARBIKETA BORROKAN!