Gaur entregatu dira Eusko Legebiltzarrean Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenak bildutako sinadurak. Espero dugu ekimen hau amaieraraino iristea, legea bihurtu arte.

 

22.075 sinadura Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren alde

 

Gaur Eusko Legebiltzarrean entregatu ditugu lau hilabetez bildutako sinadurak. Baldintza legalek eskatzen zuten gutxiengo sinadura biltketa bikoiztu dugu eta Legegintzako Herri Ekimenak (HE) proposamen hau lege-proposamen gisa izapidetu dadin nahi du.

Gaurkoa egun zoriontsua da BGOE-aren sustatzailearentzat, baita joan den irailetik aurrera herri, eskualde eta herri batzarretan herri ekimen hau aurrera eramateko parte hartu duten guztientzat ere. Eta hala da, halaber, EAEko esparru geografikoan HE-era atxikitako 80 erakundeentzat.

 

22.075 sinadura eta BGOEren hedapen zabala

Joan den irailean, sinadurak biltzeko kanpainari ekin genion. Ordutik ehundik gora mahai jarri ditugu EAEko auzo, herri eta hiri ugaritan. Horrela bakarrik, kontaktu zuzenaren eta iragazkirik gabeko informazioaren bidez bildu ahal izan dira gaur Legebiltzarrean entregatu ditugun 22.075 sinadurak.

Baina herri-mobilizazioko lau hilabete hauek izan duten arrakasta ezin da lortutako sinaduren kopurura soilik murriztu. Gainera, honako hauek lortu ditugu: 100.000 triptiko banatzea, 4.000 kartel jartzea, iritzi-tribuna eta elkarrizketen bidez komunikabide analogiko zein digitaletan agertzea, eta hitzaldi eta eztabaida-mahai sorta on bat egitea, gure Autonomia Erkidegoan BGOE-aren ezagutza eta zabalkundea areagotu dutenak. Laburbilduz, aurrera jauzi bat, ideia hori – Egiaztatu dugunez, euskal herritarren gehiengoak ontzat hartzen du – Politika sozial eta ekonomikoko tresna bihur dadin etorkizunean, gizarte hobe baterantz aurrera egin ahal izateko: pobreziarekin behin betiko amaitzeko eta bizitza erdigunean jartzeko gai izango den gizarte baterantz.

 

« Orain  alderdi politikoek  Ekimen honek amaieraraino jarrai dezan egin dezakete eta legean bihur dadin »

 

Eta orain zer?

Orain Eusko Legebiltzarrean dauden alderdiei erabakia hartzea dagokie. Beraiek dira, beren argudioekin eta, jakina, beren botoarekin, aukera eman dezaketenak HE honek, azkeneraino, lege gisa izapidetzeko prozesua jarrai dezan.

Sinadurak biltzeko aldian, alderdien eta sindikatuen adierazpenak, bai HE-ari buruzkoak, bai BGOE-ari buruzkoak, ez dira existitu. Uste dugu isiltasun garai hori amaitu egin behar dela, eta EAEko gizarte-eragileek dagoeneko iritzia eman behar dutela gehiengoaren adostasuna behar duen tresna politiko/ekonomiko batekin bat egiten duten ala ez. Ondorioz, HE-aren sustatzaileak eta atxikitako erakundeek gure kanpaina herritarraren fase berri bati ekingo diogu, alderdiek, sindikatuek eta beste erakunde sozial batzuek beren jarrera publikoki defini dezaten saiatzeko, HE-aren aldekoa edo kontrakoa, bai eta horren oinarri diren argudioak ere.

Gure ustez, bere jarrera publikoki argitze hori ez da egin behar sustatzaile horren eskaerari erantzuteko, baizik eta euskal herritar guztiekiko gardentasun politikoa lortzeko. Eta Legebiltzarrak izan behar du gardentasun hori agerian geratzen den lehen foroa.

EAEn BGOE BATE ALDEKO HE-a SUSTATZEKO BATZORDEA

 

Pobreziari buruzko beste kontaketa bat

Aberastasuna banatzeko garaia da, ongizate orokorrak behera egiten duen eta Euskadin prestazio-sistemaren bidez artatutako biztanleria oraindik ere txiroak pobreziatik ateratzeko Irakurri

Aski da pertsona pobreak jazartzeaz eta kriminalizatzeaz

Salatu nahi dugu Lanbideren jarrera, DSBEa jasotzen eta eskatzen duten pertsona pobreen jazarpen- eta kriminalizazio-kanpaina gupidagabeagatik. Gainera DSBE ez da Irakurri

Eusko Legebiltzarrak galarazi egin du Oinarrizko Errenta lege bihurtzea

Gaur Eusko Legebiltzarrak aukera historikoa galdu du herritar guztiek bizitza duina izateko behar dituzten baliabideak izateko duten eskubidea bermatzeko erabakia Irakurri

Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errentari buruzko eztabaida Eusko Legebiltzarrean

Maiatzaren 5ean, Eusko Legebiltzarrean, Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Ekimen Polularra eztabaidatuko da, eta han izango gara. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5