Kataluniako erreferendumaren inguruan aste honetan bertan ezagutu dugun sententzia dela eta gure afiliazio eta langile orori urriaren 18 eta 19an bai lantokietan, baita hainbat hiri eta herrietan ere deituriko mobilizazioetan parte hartzeko gonbitea luzatzen diogu.
ESK sindikatuak, gehiengo sindikalarekin batera, eta Kataluniako erreferendumaren inguruan aste honetan bertan ezagutu dugun sententzia dela eta gure afiliazio eta langile orori bihar bai lantokietan, bai hainbat hiri eta herrietan deituriko mobilizazioetara deia egiten du.
Astelehenean jakinarazitako sententzia, ESK sindikatuak, guztiz antidemokratikotzat jotzen du. Zoritxarrez ohituta gaude halako epaiketak eta zigorrak behin eta berriz ikusteaz baina horrek ez du esan nahi bidegabekeria ez denik. Horregatik, esan bezala hiritar guztiak gonbidatzen ditugu biharko mobilizazioetan parte hartzea ala nola larunbatean Donostian, arratsaldeko 17:30tan Gure Esku Dago-k deitutako manifestazioan.
Arazo politikoei erantzun politikoak eman behar zaizkie horregatik beste behin ere preso politiko katalanen kaleratzea exijitzen dugu ez, bozkatzea delitua ez delako,eragile sindikala garen heinean argi dugu herriak hitza hartzea, mobilizatzea edota antolatzea inolaz ere izan daitekela delitua.
Hamaika gara erreferendumaren alde
Erreferenduma ez da delitua
- 1