Urriaren 17a Pobrezia Desagertaratzeko Nazioarteko Eguna da. Orain arte aplikatutako errezetak huts egin dute; Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren garaia heldu da.

 

 

Urriaren 17an, 1987.urtean Parisen, Pobrezia Desagertaratzeko Nazioarteko Eguna bezala ezarri zen, hurrengo aldarrikatzearekin: pobrezia giza eskubideen bortxaketa da; beharrezkoa da hari aurre egiteko ahaleginak bateratzea eta haiek horrela bermatzea.

NBEak, herri-taldekatze antikapitalista hain zuzen ez denak, esan du  giza eskubideak  aldarrikatu (1947)  eta 70 urte geroago: “Garapen ekonomikoko aurrekaririk gabeko maila, baliabide teknologikoak eta  finantzarioak bereizgarri izandako mundu batean, milioika pertsonak bizi duten muturreko pobrezia eskandalu morala da”. Munduko mailan, 783 milioi pertsona muturreko pobrezia egoeran bizi dira, eguneko 1,9 dolar baino gutxiagorekin; hautatik % 70 emakumeak dira.

Nafarroako Gobernuaren Errealitate Sozialeko Behatokiko azken txostenak, urte honetako maia-tzean argitaratuta, hatzamarra zaurian jartzen du hurrengoa dioenean literalki: “Pobreziaren eta baztertzearen kontrako borrokak, 2015etik areagotuta, agerian usten du Nafarroako langabezia-sarien jaistsiera konpentsatzeko eta lan-merkatuaren prekarizazioari aurre egiteko ez dela nahikoa izan. Honen ondorioak soldata eskasak zeinekin etxeetan, nahiz lana izan, pobreziaren azpiko atalean egon ahal dira.”

Nahiz eta Nafarroan, Nastat-en datuekin (Nafarroako Estatistika Institutuarekin), pobrezia zorrotza , 2014tik(% 11,4)  2017ra (% 13,2) 2 puntu portzentual jaitsi, eta Euskadiko Autonomia-Erkidegoan (EAE), Pobreziako eta Desberdintasun Sozialetako Eusko Jaurlaritzaren 2018 Galdeketaren arabera (EPDS-2018aren), pobrezia erreala 2014.urteko %5,9etik  2018.urteko % 6,1etara pasa eta ongizate errealaren falta, urte berberetan, % 5,9tatik, % 12,5etara igo, hemen aipatzen ditugun gakoak baliogarriak dira bai gure herrialdeetan zein munduko edozein herrialde aberatsetako datuak aztertzeko.

 

Onaldi ekonomikoan, pobrezia hazitu

Gako horiek, fenomenoa ondo azaldu dezakete; itxuraz paradoxikoa dirudien gertakaria, onaldi ekonomikoko garaieta pobrezia haz dadila, bi dira: lehen, duela ia berrogei urte, neoliberalismoak kapitalismoaren kudeaketa kolonizatu zuenetik, ekonomia-hazkundea, BPGDak neurtuta, ez da iristen gizarte guztira, baizik desberdintasun neurrigabean banatzen du, gehiago jada aberatsak direnentzako eta pobreziatik irtetea galaraziz; bigarren, merkatu kapitalistaren paper birbanatzailearen porrota administrazio publikoek gero eta gutxiago estaltzen dutela.

Zentzu honetan 2018-EPDSa eskaintzen duen adibidea Euskadirako, estrapolagarria da Nafarroara  nahiz eta neurri txikiagoan izan. Bermatutako errenta minimo  eta baldintzatuen eredua, pasadan mendeko 90. hamarkadaren bukaeran ezarri ziren bi lurraldeetan. Hiru hamarkaden ondoren, halako errentak, frogatu dute orban sozial honekin bukatzeko bere ezgaitasuna. Bi arrazoi hauengatik:

  1. Bermatutako errentak deitutako prestazioak eta etxebizitzako prestazio osagarriak lortzeko behar diren baldintzek pertsona behartsuenen funtsezko parte bat sistematik kanpo usten dute (% 30a baino gehiago EAEn).
  2. Errenta hauen finantzaketa gutxiegiak, jasotzen duten pertsonen erdia pobreak izaten jarraitzera behartzen ditu (EAEn kasuan).

EAEn jadanik Parlamentuan dagoen gaur egungoko RGIren erreforma aukeztu da. ESK-a borroka egiten ari gara haren kontra eta lege bihurtzekotan, pobrezia gehiago, kontrol gehiago eta behar gehiago dutenen baztertzea areagotuko da. Horregatik bertan behera ustea eskatzen dugu.

 

Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta

Puntu honetara iritsita, esan behar dugu, sindikatu bezala, Hego Euskal Herrian bi ditugun diru sarreren bermeko sistemaren balioespenak porrot egin duela. Hots, porrot egin du ez soilik kudeaketa, baizik eta modeloa, beraz guztiz aldatzea ezin bestekoa da. Honengatik, pobreziarekin bukatzeko eta askatasuna eta duintasuna irabazteko hiritar guztientzako, baina batez ere pobrezia egoeran bizi diren pertsonentzat, ezinbestekoa da Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentan oinarritutako sistema ezartzea; pertsona guztiei pobreziatik at bizitza duina garatzeko aukera ematen diona.

Prestazio berri honek nahiz eta unibertsala izan eta mundu guztira iritsi, ez du onura berdina eragiten jende guztiarengan. Fiskalitatearen bitartez, urtero egindako IRPFren tratamenduak errenta gehiago dutenek (gutxi gora behera %20a baina batez ere errenta altuenak dituzten %10a) gehiago ordainduko dute jendartearen beste %80ari mesede egingo dio. Baina batez ere irabazle aterako dira gaur egunean OEU horretara ailegatzen ez direnek eta hau izango delarik haien diru sarrera bakarra IRPF ordaintzearen beharrik gabe.

 

Manifestazioa Bilbon

ESK sindikatuak Bizkaiko hainbat eta hainbat eragile sozialek (Argilan-ESK barne) deitutako mobilizazioarekin bat egin dugu. Mobilizazio honen ardatza Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen ari den RGI-aren legea aldatzeko proposamena bertan behera uztea da.

Mobilizazio honetan parte hartzera deitzen zaituztegu:
Eguna: Urriak 17
Ordua: 11:30
Tokia: Moyua Enparantza (Bilbo)

Esku-orria deskargatu

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua