Heriotza honekin, aurten, 35 langile hil dira lan istripuz. Urriak 4, elkarretaratzea egingo dugu Nafarroako Parlamentuaren aurrean goizeko 11:30tan.

 

Accidente laboral en Erripagaña Burlada Burlata

 

Atzo, berriz ere, 32 urteko langile bat zendu zen bere lan tokian. Heriotza honekin, Hego Euskal Herria, 35 langile hil dira lan istripuz. Langilea 5.pisu batetik behera erori zen, Erripagañako obra batean kofratzaile koadrilako partaide bezala lan egiten zuelarik.

ESK sindikatuak lehenik eta behin bere maitasun eta elkartasun guztia adierazi nahi die ezagun eta senideei hala nola bere lankideei. Besarkada bero bat guztioi.

ESK sindikatutik langileok bizi dugun prekarietatea salatu nahi dugu berriz ere eta era berean lan-arriskuen inguruko arautegia betetzea exijitzen dugu ere. Egoera hau guztiz onartezina da eta bai Admistrazioek bai Patronalak ere heriotza hauen ardura guztia dute.

Lan Istripu berri hau salatzeko bihar, urriak 4, elkarretaratzea egingo dugu Nafarroako Parlamentuaren aurrean goizeko 11:30tan. Aski da! Gure bizitzek haien ondasuna baino askoz gehiago balio dute!

#PrekarietateaHiltzailea