Presoen korapiloa askatu egin behar dugu… Denon artean presoak etxeratu egin behar ditugu. Konponbidearen, elkarbizitzaren eta presorik gabeko herri baten alde!

 

Presoak etxera zubiak Sare

 

ESK sindikatuak urriaren 5ean Iruñeko bi zubi esanguratsu lotuko dituen Giza Kate herritar baterako deia egin nahi dugu. Ekimen honekin, presoak etxeratzeko ezberdinen arteko zubi-lanaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, adierazi nahi baitugu nafar jendartea izan behar dela presoen etxeratzea gauzatzeko eta konponbidean urratsak biderkatzeko zubiak eraiki behar dituena: nik, zuk, guk... denok leku beretik bultzatu behar dugula!

Azken batean, herritarrok izan behar dugu presoak etxeratzeko zubi, konponbidearen zein elkarbizitzaren alde zubiak eraikitzeko prest gauden herritar aktibo. Presorik gabeko herri baketsu eta justuago batean amesten dugun herritarrak izan behar gara bide horretan aktibo. Kalean, instituzioetan, lantegietan, ikastetxetan… biderkatu egin behar ditugu aktibo horiek, bai gehiago izateko asmoz eta bai gure helburuetara azkarrago iristeko asmoz ere.

Presoen korapiloa askatu egin behar dugu… Denon artean presoak etxeratu egin behar ditugu. Bide horretan, urriaren 5ean gure eskuak elkar lotuko ditugu, konponbidearen, elkarbizitzaren eta presorik gabeko herri baten alde!

#ZubiakPresoakEtxeratzeko

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua