Bilboko Udalak azpikontratatutako Zaintzen garbiketa enpresaren plantilla sufritzen ari den jazarpen egoera salatzen dugu eta kaleratutako langilea lanean hastea eskatzen dugu.

 

Bilbao Kirolak despide a una trabajadora de baja
Argazkia: Bilbao.eus

 

Zaintzeneko Enpresa Batzordeak, Bilboko Udalak azpikontratatutako enpresa, garbiketa-plantilla sufritzen ari den jazarpen egoera salatzen du.

ZAINTZEN enpresa zerbitzu honen adjudikazioduna denetik, gaixoaldi-baja egoeran dauden langileak, lanean berriz hasteko helburuarekin etengabe erasotzen ari dituzte.

Norberak bere mediku edo mutua-medikuarekin dituen betebeharrak betetzeaz gain, enpresak edozein momentutan, eta bajaren arrazoia edozein delarik ere, edozein langile deitu dezake egun batetik bestera hitzordua jarriz Leioako bulegoetan. Horretaz gain hainbeste dei ere egiten dizkiete langileei haien osasun egoeraz “kezkatuta: nola zaude? Zenbat egun beharko dituzu lanean hasteko?

 

Langile baten kaleratzea

Jazarpen-egoera honen aurrean, lan-Ikuskapenaren aurreko salaketa aurkeztu zen eta enpresak instrukzio zehatzak ematen zizkiola dei hauek egiten zituztenei adieazi zuen beti zehatz dezatela deiaren hasieran asmoa zein zen eta langileak ez erantzuteko eskubidea duela.

Gehiegizko praktika hauekin, langile bat kaleratu dute kaleratzo disziplinario batekin eta aurreko abisurik gabe. Kaleratzearen arrazoia enpresak duen irizpidea da:  ez erantzutea eta deiak bost aukeratan ez itzultzea,haien ustetan honek errebeldia-egintza sortzen du eta bai enpresari kaltea sortarazi baita Bilbo Kirolak-etan ematen duen zerbitzuaren kalitatearen kalterako jokabidea dela esaten dute. Beste hainbat langile zigortuak izaten ari dira enpresak egoera hauetan eman beharreko dokumentazioaren inguruko irizpideetan anbiguetatez jokatzen baitu.

 

Eskatzen dugu

  • Langile hau berriz lanean hastea ESKATZEN DUGU, salatzen zaion arrazoi bakarra bere intimitatearen errespeturako langileen eskubidearen kontra eta bere duintasunaren kontrako erabakia delako.

  • Eta zeinen helburu bakarra eskubide laboralak urratu eta langileen eskubideak mugatzea den enpresa-praktiketako mota honen AMAIERA ere eskatzen dugu hala nola pertsonen osasunerako eskubidea.

 

PRAKTIKA ZITAL HAUEK EZ DITUGU ONARTUKO

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua