Zauriak ixteko garaia da, korapiloak askatzeko, elkarbizitzarako, bakerako eta guztiontzako lekua egongo den etorkizunarako bideak zabaltzeko unea da ere.

 

Juicio marcosumario 11-13 47ak Herrira

 

ESK sindikatuak bai lehen, atxiloketak izan zirenean bai gaur, azkenik bukatu duen 11/13 epaiketa dela eta auziperatutako 47 pertsonekin elkartasuna adierazi du. Argiak izan dira erabaki hau hartzera eraman gaituzten arrazoiak; epaiketa hau denboraz zein lekuz kanpo zegoen eta helburu bakarra, beste behin ere, gure herriak duen bake grina dinamitatzea baino ez zen.

Azkenik auziperatutako pertsonak akordio batera iritsi dira. Honetan egotzitako gertaerak aitortzen dituzte eta ondorioz kartzela zigorra baxuago izan dituzte 47 lagunetatik 2 berriz espetxeratuak izango direlarik. Leporatzen dizkieten delituak zein inposaturiko kartzela zigorrak gure ustez bidegabekeria eta ulertezina baldin badira ere; bizi dugun hau, agertoki berria dela ulertzen dugu. Zauriak ixteko garaia da, korapiloak askatzeko, elkarbizitzarako, bakerako eta guztiontzako lekua egongo den etorkizunarako bideak zabaltzeko unea da ere.

Horregatik poztasuna baino ezin dugu adierazi akordio honengatik eta beste behin ere gure elkartasuna adierazi 47 pertsona hauei. ESK-k, arduraz, elkarbizitza, bakea eta justiziarekiko konpromisoa berresten du berriz ere.

 

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua