Bai administrazioari bai enpresei esan nahi diegu garaia dela beharrezko neurriak hartzeko lan istripuekin bukatzeko.


Pasadan ostiralean, abuztuaren 30an, 26 urteko langile bat Lezon hil zen lan istripuan. Unai, Malerrekan bizi zela (Nafarroan) grua baten gurpila konpontzen zegoelarik hil zen eta RECACOR enpresako langilea zen.

Unairen heriotzarekin esan behar dugu jadanik 2019. urtean 31 langile hil direla eta ESK sindikatuak egoera hau salatu nahi du beste behin ere. Salatzetik aparte bai administraziori bai enpresei esan nahi diegu garaia dela beharrezko neurriak hartzeko. Langileok nazkatuta gaude egoera honekin, lanetik bizirik bueltatzeko eskubidea badugu eta gure etxera bueltatzea ala ez ezin da izan errusiar erruletaren jokua. Ez ditugu plan ezta betetzen edota eraginik gabeko neurririk nahi gure bizitzak haien irabaziak baino askoz gehiago balio dute.

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua