G7aren presentzia errefusatzearekin batera, aldaketa sozialaren aldarriari hauspoa eman nahi diogu.

g7 ez contracumbre irun hendaia biarritz

Abuztuaren 24, 25 eta 26an, G7ko gailurra (AEB, Japonia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Kanada) Biarritzen ospatuko da. ESK, hainbat sindikatu, mugimendu sozial eta erakunde politikoekin batera, gailurraren kontra antolatzen ibili gara azken hilabete hauetan.

G7aren presentzia errefusatzearekin batera, aldaketa sozialaren aldarriari hauspoa eman nahiko genioke. Horretarako, abuztuaren 21, 22 eta 23an, kontragailurra antolatu dugu Hendaia eta Irunen, eta gure afiliazioari, kontragailurran eta abuztuaren 24an egingo den manifestazio erraldoian parte-hartzeko deia zabaltzen dugu.

Abuztuaren 24ko manifestazioa Hendaia eta Irunen artean izango da. Txingudiko Badiako bulebarretik (Hendaia) abiatuko da goizeko 11etan Ficoba Erakustazokan (Irun) bukatzeko, mugaren bestaldean. Manifestazio honek, familiarra eta baketsua aitortu da, eta ekitaldi politiko batekin bukatuko da 13.30etatik 14.00etara.

Azalpen gehiago izateko sakatu beheko estekan, G7 zer ote den, zer gertatzen den G7ko gailurra egiten den lurraldeetan eta Euskal Herritik

g7ez.eus