ESK-k uste du SSG-Larraldiak enpresak udako aparteko ordainsaria ez ordaintzeko erabakia, erabateko lapurreta bat dela. Enpresari eskatzen diogu aitzakiak alboratu eta dagozkion ardurak bete ditzala.

 

 

Sindikatotik enpresari eskatzen diogu aitzakiak alboratu eta dagozkion ardurak bete ditzala, berezkoak dituen eskubideak aldarrikatzeagatik errudun lan taldea dela esateak, SSG-Larrialdiak bezalako empresa esplotatzaileak bere ezgaitasuna agerian utzi eta zerbitzu publiko bat kudeatzeko duen arduragabekeria izkutatzeko nahia agerian uzten dute.

Baina ezin dezakegu alboratu, empresa finantzatu eta bere praktika esplotatzaileak bermatzen dituena Eusko Jaurlaritza dela, Osasun Saila buru duela. ESK-tik, Nekane Murga Sailburuari eskatzen diogu erabakiak hartzen has dadila, hainbeste harropuzten duen ardura soziala beregain onartu dezala, eta sektoreko langileekin konprometituz, enpresa dagozkion betebeharrak betetzera behartu dezala.

ESK-k SSG-Larrialdiak enpresak kendu nahi dizkigun eskubide oro bereganatzeko mobilizazio bateratu oro bultzatuko du. Lan hitzarmen edo Akordioetatik haratago, SSG-Larrialdiak bezalako enpresek ez dute langileen gain oinarritzen den onura besterik bilatzen, eta soilik, sektoreko sindikatu ordezkarien erantzun bateratu eta erabatekoak egingo du beraien helburua ez lortzea.

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua