Arabako Foru Aldundiak gizarte zerbitzuen gestio gehiengoa esku pribatuetan uztea erabaki duela, Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikoaren funtzionamendua esku pribatuetan utzita.

 

 

Gaur, uztailak 4, Aldundiko Jauregian diputatu nagusiaren kargu hartzeko batzarra ospatzen da. Prentsaurreko hau egiten ari garen sindikatuok kontzentrazio bat egiteko baimen desberdinak eskatu ditugu  Arabako Gizarte Zerbitzuetan pairatzen dugun egoera prekarioa salatzeko, baina baimen hauek ukatu dizkigute hainbat alditan, naiz eta helbide desberdinetan egiteko eskatu.

Gaurko kontzentrazioarekin salatu nahi genuena da, Arabako Foru Aldundiak gizarte zerbitzuen gestio gehiengoa esku pribatuetan uztea erabaki duela, nahiz eta Euskadiko Zerbitzu Sozialen legeak konpetentzia forala dela esan, Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikoaren funtzionamendua esku pribatuetan utzita. Zerbitzu hauek, diru publikoarekin ordaintzen dira eta gestio pribatuetako enpresen eskuetan uzten dira, zeintzuk, kasu askotan, zer etekin edukiko duten bakarrik arduratzen diete eta ez eman behar duten kalitatezko zerbitzua, eta are gutxiago dituzten langileen lan eskubideak.

Azken 4 urteetako gizarte zerbitzuen hondatze egoera kezkagarria da, lan arloan zein arreta kalitatean. Laneko erritmo jasangaitzak, atentziorako behar adina denbora eza, neurriz gaineko ahaleginak, estresa, hitzezko erasoak, eraso fisikoak, erabateko eskuragarritasuna, txandaka aritu beharra, bakarka eta behar adinako baliabiderik gabe lan egin beharra,... Langileek dituzten lan baldintza kaskarrek, zerbitzuen zaintzan dagoen kalitate urrian eragin zuzena du.

Argi dugu zein den arrazoi nagusia elkarretaratzea egiteko oztopoak eta mehatsuak egiteko, EAJk eta PSEk argazki faltsu bat nahi dutelako, eta nahi duten argazkian, haien politikak eragiten dituzten errealitateak ez agertzeko, adierazpen eta manifestazio eskubideen kontrako errepresioa erabiltzea erabaki dute, isildu nahi gaituzte errepresioaren bidetik.

Ahaldun nagusiari mezu argi bat zabalduko diogu, ez garela isilduko, eta azken lau urteetako zerbitzu sozialean pribatizazioarekin jarraitzen badute, bere politikak arreta sozialaren kalitatea eta lan-eskubideak okertzen jarraitzen badute, aurrean izango gaituela.

Guk argi dugu gizarte desparekotasunarekin bukatzeko bide bakarra pertsonen bizitza eta duintasuna erdigunean jartzea dela, gainera, premiazkoa dela uste dugu, eta amesten dugun gizarte justu eta solidarioago baten alde borrokatzen jarraituko dugula adierazten dugu.

Ez gara isilduko!!