Garbialdi enpresaren, Gipuzkoako epaitegi eta polizia-etxeetako garbiketako langileen borroka goresgarria amaierara iritsi da borrokan izandako ausardiaren ondorioz lortutako akordio on batekin.

Fin huelga Garbialdi comisarias y juzgados de Gipuzkoa

 

9 hilabete baino gehiago iraun dituen mugagabeko greba baten ondoren, esan dezakegu, urrats handi bat eman dela besteak beste alde hauek dituen soldata arraila apurtzeko ibilbidean: eraikinen garbiketan diharduten langileen, emakumeak gehiengoa diren sektorea eta bide garbiketako langileen, gehiengoa gizonezkoez osatutako sektorearen artean dagoen soldata desberdintasuna. Bi sektoreen arteko diferentzia gaur egun % 7 eta % 13aren artean kokatzen da epaitegi eta polizia-etxeetan hurrenez hurren.

Akordioarekin, urteko igoera honela adostu da epaitegietan: urteko KPI-a + % 4,5 lau urtetan banatuta (2018 – 2021) eta polizia-etxeetan  urteko KPI-a + % 9 bost urtetan banatuta (2018 – 2022), honen ondorioz, soldata arraila hitzarmen horietan % 64 eta % 69-a baino gehiago murriztuko da eta diferentziak % 2,5 eta % 4 artean geratuko da azkenean hitzarmen honen amaieran, beti ere, bide garbiketan epealdi berean KPI-aren gainetik eman daitekeen igoeraren baitan. Gainera, ezin dugu ahaztu, akordioan, langileek euren osasunean duten arriskua esplizituki onartzen dela eta lehen ordaintzen ez ziren eta zegozkien gehigarriak ordainduko direla eta hitzarmenaren aurreareraginaren izaera mugagabea jasotzen dela. Akordio honekin eta hitzarmen hau sinatuta, soldata arrailarekin amaitzera eraman behar gaituen ibilbidean urrats handi bat eman da.

Ez da erraza izan, ezta pentsatu ere. 9 hilabete baino gehiago izan dira greba mugagabe eta etengabeko mobilizazioetan eta une latzak ere izan dira. Bereziki, Lan Sailetik enpresaren jarrera indartzen zuten eta grebaren ondorioak apurtzen zituzten garbiketa bereziak agindu direnean grebalarien kemenean eragin nahian. Baita gobernua osatzen duten alderdi politikoek gorraren papera hartu eta beste aldera begiratzen zutenean ere, eskuak garbituz eta gobernu horretako Sailetatik langileekin elkartzeari uko egiten ziotenean. Eusko Jaurlaritzaren hipokresia eta Garbialdi enpresaren egoskorkeria langileek uneoro jasan izan behar dute.

Baina, borrokak bere emaitzak eman ditu eta soldata arraila apurtzeko borrokan aitzindari izan diren emakume hauen ahalegina aintzatetsia izan da eta soldata arraila jasaten duten emakumez osatutako sektoreentzako aurrekari izan

Gora langileriaren borroka, gora borroka feminista!

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua