V. Biltzarrera, gizarte zuzenago baten alde lan egiteko partaidetza prozedura luze baten ondoren iritsi gara.
Joan den ekainaren 7an, Errenterian, ESK sindikatuaren V. biltzarra egin genuen “Ametsak errotuz. Soñar, crear, transformar" lelopean.
Saio honetan, sindikatuko kideek azken bost urte eta erdian egindako lana birpasatu ahal izan genuen eta sindikatuaren hurrengo bost urteetarako ibilbidearen lerro nagusiak onartu genituen.
Biltzarrera, gizarte zuzenago baten alde lan egiteko partaidetza prozedura luze baten ondoren iritsi ginen; ESK sindikatutik, gizarte aldaketan lagundu nahi dugu azken hamarkadetan gizarte eta sindikatu borrokarako erraminta sortzeko lan izugarri eta emankorra egin duten emakume eta gizonek eman dizkiguten balore eta jarreretatik abiatuta eta hori ESK da.
Balore horietan oinarrituz eta sindikalismoa feminismo eta ekosozialismotik eraikitzeko gure konpromisoa berrituz, ESK sindikatuan parte hartzea hobetu nahi duen antolakuntza eredu berri bat onartu genuen kale eta lantokietara IV. biltzar orokorrean azaldutako ideiak eramateko.
Azkenik, amaierako ekitaldian esan zen bezala, ESK sindikatuko afiliatu eta militante guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu sindikatuaren aldeko apustuarengatik, izan ere, dudarik gabe etorkizuna eraikitzen jarraitzeko benetako altxorra da.
Gora ESK!!