Lehenengo Lan Sailaren jarrera nabarmendu behar da, hau da, negoziaketa mahaiaren bilera egiteko sei egunen faltan, zentzuaren mugak gaindituz Gipuzkoako epaitegi eta polizia-etxeen garbiketa saio berezi bat agindu dute bertako elementu guzti-guztiak garbitzeko aginduz. Dekretu honekin, Lan eta Justizia Sailak eta bazkide onuragarri gisa Eusko Jaurlaritzaren agindupeko Segurtasun Sailak, nahiz eta garbiketari buruzkoa izan, kiratsa darion erabaki bat hartu dute.

Eta kiratsa dario erabakia negoziaketa mahaiaren bileraren atarian hartu delako, enpresaren jarrera indartuz eta halabeharrez gobernuan dauden mapa politikoa hobetu eta horrelako jarrerak jada gizartean zigortu ezin dituen Foru eta Udal
hauteskundeak igaro eta bi egunetara. Neurri hauek, denbora gehiegi irauten ari den arazoa konpontzetik eta gizon eta emakumeen arteko soldata-arrakala desagerraraztetik urrun, konponbidea urrunago jartzen dute hori eskatzen
duen aldea ahulduz nahiz eta gobernu horri, ahoa betetzen zaion mitinetan berdintasunaren alde dagoela eta soldata-arrakalarekin amaitu nahi duela esanez. Baina, amaitu dira mitinak, amaitu da perfume merkearen usaina eta itzuli dira kiratsa, minduaren usaina, beldurraren usaina eta emakumeek merezi duten eta zor zaien haren, hau da, soldata berdintasuna eta emakumeek egiten dituzten lanen duintasunaren kontrako jarrerak.


Eta zer esan behar dugu Garbialdiri buruz? Zerbitzu eta garbiketa bereziaren Dekreturen atarian, gizarte alderdiarekin ikerketa bat egin duen enpresa, dekretuaren ondoren negoziaketa mahaitik kendu duen proposamena erabiliz gatazka konpontzetik gertu zegoen adostasun proposamen bat egin duenari buruz?. Enpresa honek kiratsa dario, grebaren eraginek grebalarien kokalekua indartzen dutenean eragin hori mugatzeko Eusko Jaurlaritzak ematen dion babesarekin eroso sentitzen da. Egun hauetan garbi geratu da horretaz baliatzen dela. Kiratsa dariola esatea besterik ez dugu, joko zikinaren kiratsa dario.

 Garbialdiko grebalariak egun gogorrak ari dira bizitzen, eta egun hauetan, Eusko Jaurlaritzaren agindupeko Sailen eta Garbialdiren ekintzek eta erabakien usain txarrak ez dute arnas hartzen uzten. Baina Arrazoiaren indarrak garaipena dakar, arnasteko aire garbia, berdintasunaren eta emakumeen lanentzako gizarte-justiziaren airea. Irabaziko dugu.