Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoetako irregulartasunak salatu zituzten anestesistek Osakidetzaren funtzionamendua eta jasan dituzten presioak salatu dituzte.

 


Argazkia: El Correo

 

Urtebete pasa da ESK eta Elkarrekin Podemosen laguntzarekin Osakidetzan indarrean dagoen ospitaleko medikuen plazak banatzeko sistema klientelarra salatu genuenetik. Urte honetan zehar presio instituzionala  eta kolega askoren mesprezua pairatu dugu. Delinkuente eta kamikaze deitu digute, salaketekin mehatxatu gaituzte, kontratazio zerrendetatik kontratuen desagerpen "magikoekin" elkarren artetik banatzen saiatu dira...

Denbora honetan guztian ez dugu egun batean ere huts egin lanean, ez dugu baja egun bat hartu, gure beharra eta gehiago bete dugu, iardunaldiak handituz beste lankide batzuen bajengatik ospitaleko gerentziari komeni izan zaionean.

Gaur egun Debagoienako ospitalean anestesistak falta dira, beste ospitaletatik datozen morroi zoriontsuekin kubritzen ari dira goardiak eta kirofanoak. Kontestu honetan, gure lankidea den Marta Machori kaleko atea erakutsi diote, kubritzen duen iardunaldi murrizketa zeukan anestesistak ezsedentzia eskatu duela aitzaki bezala erabiliz. Hau guztiz irregularra da, okupatzen duen postu berdinean geratzeko eskubidea baitauka Martak. Gutxi balitz hau, hiru astetako baja baten kontratua eskeintzen diote "konsolamendu saria" bezala eta eskertuta egon beharko zela esaten diote. Aldi berean, azken kontratu hau zerrendak kontutan hartu gabe eskeini diotela adierazi dio Osakidetzak prentsari. Hau da, kontratuak irregularki eskeintzen dituztela onartu da Osakidetzaren partetik, Martaren "onerako" edo. Hau GEZUR HUTSA da. EAJ-ren difamazio makina martxan jarri dute, gezurrak errepikatuz haiek egi bihurtzeko nahian.

Kontratazio zerrenda motzetan Debagoienako Ospitalean lan egiten dugun ebentualok eta beste pertsona bat besterik ez gaude. Eta lehenengoa Marta bera da,  beraz interinitate hori berarentzat izan beharko zen. Gainera INTERINITATE HORI BESTE PERTSONA BATZUEI ESKEINTZEN ARI DIRELA jakin badakigu. Martarentzat ez balitz, Manoelentzat izan beharko, lekuan lanean dauden ebentualek zerrenda luzeen gainetik prioritatea baitaukatelako 2011ko akordioaren arabera, zeinean  Leza, Mendaro, Zumarraga eta Arrasateko interinitateak ordezkapen zerrendan dauden pertsonekin kubrituko direla aipatzen den... hau da: gu geu.

Osakidetzako buruzagiok: Mendaroko interinitatea ez eta Arrasatekoa bai eskeini diozue deitu diozuen jendeari, Mendarokoa zerrenda berberan egonik ("Gipuzkoako interinitateak"). Irregulartasun hutsa da hau, oso traketsak zarete zuen Martaren aurkako mendekuan. Hau dana egin duzue Marta epailearen aurrean deklaratu eta hurrengo egunean. Ez dakigu zer den penagarriagoa: ekintza bera edo zuen modu traketsak. BOLANTE ATZEAN EZ DAGO INOR. Euskal hiritarrok: bada garaia gestio onaren ipuina sinesteari uzteko. Debagoienako biztanle maiteok: min unitateko edo anestesiako zuen kontsultak berandutzen ari dira Zentroan anestesistak falta direlako, eta gainera kalera bota nahi dute bat. Lankide maiteok: bada garaia elkarri laguntzeko.

LABen laguntza eskertu nahi dugu aldez aurretik, borroka honetan laguntza eta babesa eskeiniko digutela jakin badakigu. Bidezkoa delako gure borroka hau eta langileon kontrako errepresioaren aurrean planto egitea besterik ez dagoelako.

Ez gaituzte makurtuko!

 

Manoel Martínez, Marta Macho eta Roberto Sánchez (Osakidetzako EPEetako irregulartasunak salatu dutenak)

Osakidetza aldatu etika eta zintzotasunetik

Osakidetza aldatu etika eta zintzotasunetik 2024 azaroak 12 Botoa eskatzen dizugu zintzotasunez lan egiteko lan-baldintza duinen alde eta guztiok zainduko Irakurri

ESK-k ez du onartzen Osakidetza konpondu nahi ez duen eta EAJri aurpegia garbitu nahi dion diagnostikoa

ESK-k ez du onartzen Osakidetza konpondu nahi ez duen eta EAJri aurpegia garbitu nahi dion diagnostikoa 2024 urriak 31 Osasun Irakurri

ESK Osasun Itunaren Mahairen aurrean

ESK Osasun Itunaren Mahairen aurrean 2024 urriak 19 ESKren lehen balorazioa etsigarria da: Mahai honen metodologia opakua eta baztertzailea da. Irakurri

Osakidetza aldatu, gure buruak zaintzeko

Osakidetza aldatu, gure buruak zaintzeko 2024 urriak 08 Osakidetzako langileei eskatzen diegu Osakidetzan aldaketak defendatzeko aukera eman diezagutela, gure lan-baldintzak Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45