V. Biltzar Nagusia Errenterian ospatuko da datorren ekainaren 7an, ostiralarekin, Errenteriako Niessen Kultur-gunean 9:30tik aurrera 'Ametsak errotuz. Soñar. Crear. Transformar' lelopean.
ESK sindikatuak atzo prentsaurrekoa egin genuen, Donostian, gure V. Biltzar Nagusia aurkezteko.
V. Biltzar Nagusia Errenterian ospatuko da datorren ekainaren 7an, ostiralarekin, Errenteriako Niessen Kultu-gunean 9:30tik aurrera. Atzokoan ESK-ko Batzorde Nazionaleko kideak diren Felix Irizar, Iratxe Álvarez eta Txejo Ortegaren esanetan Biltzar honetan, ESK sindikatuak 250 lagun bilduko ditu.
Luze eta sakona izan den prozesu parte-hartzaile baten ondorioz eraiki da V. Biltzar honetan aurkeztuko den ponentzia. Biltzar Nagusiaren ostean sindikatuaren antolaketa eredua erabat aldatuko da; ESK sindikatua parte-hartzaile, transbertsal eta horizontalagoa izango da ekainaren 7tik aurrera.
Horretaz gain, ESK kideek azken 6 urte hauetan erabat berretsi dituzte ESKren IV. Biltzarrean onartutako marko teorikoa eta horren ildotik eta batez ere bertan azaltzen ziren proposamenei aurre egiteko eta hauetan sakontzeko sindikatuaren estrukturetan aldaketak egotearen beharra dago.
2013an ESK-k apustu tinkoa egin zuen beste eredu baten alde non bizitzak eta bizitzea merezi dituzten bizitzek, lehentasuna duten interes ekonomiko eta merkatuen aurrean. Krisi garaiak ziren horiek baina guretzako, langile klasearentzat, gure krisialdi finkoa Kapitalismoa dela mantentzen dugu gaur ere.
V. Biltzar honetarako sindikatuak barne prozesu parte-hartzailea bultzatu du. ESK sindikatuak egiten duen sindikalismoa balorean jarri dugu prozesu honetan: sindikatu gardena gara, borroka eta gatazkei beldur ez dion sindikatuak,lan munduan bai, baina lan mundutik haratago gertatzen direnen kezka ere baditugu, lana dutenen eskubideen alde baina lanik ez dutenak ere defendatzen ditugu, guztiok ongietorriak garen mundu baten aldeko apustua eginez hots, azken hauteskunde sindikalen kanpainan esan dugun bezala sindikalgintza duintasunez egitearen alde egiten dugu.
Errenterian gure sindikatua feminismotik eraikitzearen aldeko apustua tinkoa egingo dugu marko ekonomiko kapitalista zalantzan jarriz eta kapitalak banatzen duen horren aldeko batasuna aldarrikatuz ere. Gure kontsumo eta produkzio ereduak aldatu behar ditugula argi utziko dugu horretarako trantsizioan daude sektoreen inguruko eztabaida burutu behar delarik. Era berean, esplotazio eredu berriak badaude eta horiei langile klaseak aurre egin behar die. ESK sindikatuak ekintza sindikaletik haratago joaten den sindikatua da eta horregatik berebiziko garrantzia du gure baitan Argila-ESK plataformak eta orokorrean pobrezia eta bazterketa sozialaren kontrako borrokek.
Guzti honi buruz, besteak beste arituko gara Ereenterian ekainaren 7an ESK-ko V.Biltzar Nagusian