9 hilabete itxitak egon ostean... maiatzak 24an rokodromoak inauguratuko ditugu 18:00etan Salburuan. Gorka Urtaran-i Jarduera Fisiko eta Kirolarekin duen konpromiso eta lana eskertu nahi diogu.

 


ESK-k Gorka Urtaran-i Jarduera Fisiko eta Kirolarekin duen konpromiso eta lana eskertu nahi dio, eta konkretuki, Udal Eskalada Murruen kudeaketari dagokiona.

Azpimarratzekoa da soilik 9 hilabetez izan ditugula instalakuntzak itxita eta azken pliegoari dagokionez, bakarrik 24 egunetako irekiera atzerapena gertatuko dela azken informazioak egi bihurtzen badira.

Era berean, esanguratsua da Salburuako instalakuntza berria eraiki zenetik urte betera gozatzeko aukera izango dugula. Iada ez du inork gogoratzen irekiera pasaden 2017ko maiatzean burutu behar zela, eta festa giroan gaudenez, alboratu ditzagun berri tristeak.

Gogotsu eskertzen diogu jarduera honengatik hainbeste kezkatu eta ordutegiak optimizatzeagatik eta ohikoa zen bezain beste ez irekitzeagatik. Eskertzekoa eskalatzaileen osasunagatik kezkatzea, ez dituzte gainkargagatik lesioak izango.

Aurten ez da udal ikastarorik izango, baina ziur datorren ikasturtekoa diseinatua izateaz gain, aurtengoen falta konpentsatuko duela, ez daukagu inongo dudarik.

Esker onik ziontzoenez bejondeizula. Gaur, dirudienez soilik 3 kaleratze izango dira eta gainontzeko langileentzat, estatuko lan hitzarmena izango da lan harremanetarako erreferentzia. Orain arte, lan konbenio aplikatua arabarra zen.

Irekiera eguna gerturatzen ari da eta ospakizun zein argazki irrifartsuetarako gogoa izango da, eta honen bidez, antolakuntza sindikaltzat autogonbidatuko gara hain kudeaketa onaren festa goraipatzeko.
Esandakoa alkate jauna, erabateko eskerrak!!!