Garbialdiko langileek zazpi hilabete eta erdi daramatzate mugagabeko greban eta honen ondorioak begi-bistan dira. Hala ere, ez dugu onartuko emakume hauen borroka zalantzan jartzea

 

 

Gipuzkoako komisari zein epaitegien zikintasuna dela eta Ertzaintzako sindikatuak eta estamentu judizialek eginiko salaketaren harira ESK sindikatuak zera adierazi nahi du.

Garbialdiko langileek zazpi hilabete eta erdi daramatzate mugagabeko greban eta honen ondorioak begi-bistan dira. Hala ere, ez dugu onartuko emakume hauen borroka zalantzan jartzea edota fokua orain arte haien lankideak defendatzeko atzamar bat ere ez mugitu ez dituztenengan jartzea. Greba eta bere ondorioen zamak greba aurrera eramaten dutenek pairatzen dute; diru-sarrerak murriztuak dituztenean, egunero borrokatzen dutenean, manifestatzen direnean, pankartaren atzean daudenean … Azken finean egunero bere lanaren aitortzagatik borrokatzen dutenek izaten dira grebaren ondorioak zuzenean pairatzen dituztenak.

Emakume hauek borrokan daude haien lana aitortua izan dadin eta feminizatuta dagoen lana honen duintasuna exijitzen dutelako. Garbialdiko langileek lan hauen aitortza soziala eta behar bezala ordaintzea nahi dute, maskulinizatuak dauden sektoreetan bezala (adibidez bide-sareko garbiketa).

Komisari zein epaitegiak zikinak daude bai, baina zikinagoa izaten ari da Garbialdi enpresaren jarrera emakume hauen eskubideak deuseztatuz eta Eusko jaurlaritzarena zeinek Soldata Arrakalaren kontrako neurriak hartzeko gaitasuna izanda beste leku batera begiratzen duen. ESK sindikatuak argi du komisariak eta epaitegiak itxi beharko dituzte gure duintasunak ez duelako ixten.

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua