ESK sindikatuak, Arabako Suhiltzaileen Erakunde Autonomoko langileek  bozkatzera joan ahal izateko dituzten trabak helarazi nahi du.

 


Argazkia: Osaraba

 

Egoera salatzeko Aldundiari gutun hau helarazi diogu:

 

Ahaldun nagusi jauna

Arabako Foru Suhiltzaileen Erakunde Autonomoko Langile Batzordetik zuzentzen gatzaizu.

Ondo dakizunez datorren hilaren 28an Espainiar Gorteetarako hauteskundeak izango dira.

Erakundeko zuzendaritzak, gure ustetan bozkatzeko eskubidea zapaltzen dituen arauak helarazi dizkigu.

Egun horretan hainbat suhiltzaile-etxetan hiru lankideko lan-taldeak izango dira ohiko eta seguruago diren lauko lan-taldeen ordez. Hala ere, erakunde autonomotik Armentiako zelaietan prebentzio lan-talde bat izateko bolondresak eskatu dituzte. Hau, kudeaketa txarraren beste adibide bat baino ez da.

Guzti hau argitu ostean honakoa adierazi nahi dugu:

  • Zerbitzuarekin daukagun konpromezua erabatekoa izanik, ez dugu gure boto eskubidea legeak zehazten duenari mugak ipintzen dizkion inposaketarik hauspotuko. Beraz, langile bakoitza bere kontzientziarekin bat eginez jardun beharko da.
  • Erakundeko zuzendaritza gerta zitekenaren jakinaren gainean ipini genuen aldez aurretik eta hauteskunde eguna era egokian antolatzeko denbora izan du.
  • Beste hauteskunde egun bat gertu dugularik, egun hori era egokian antolatzea exijitzen dugu, bozka emateko dugun eskubidea bermatua izan dadin.
  • Kalitatezko zerbitzu baten alde borrokan jarraituko dugu, segurtasunez lan egiteko, herritarrak gure lanaren oinarri izango direlarik

ESK- Bideratzen