Botoa eskatzen dizugu zintzotasunez lan egiteko lan-baldintza duinen alde eta guztiok zainduko gaituen Osakidetzaren alde. Aldaketa ere zure esku dago.


« Botoa eskatzen dizugu  etikaz, koherentziaz eta zintzotasunez lan egiteko  lan-baldintza duinen alde »

 

Besteak zaintzeko lan egiten dugun bitartean, Osakidetza zuzentzen dutenek gu zain-tzeaz ahazten dute.

Langileen eskasia eta pairatzen dugun lan-karga jasanezina da. Barne-antolamenduak deseginda daude eta sortzen diren kexak eta iradokizunak zuzendaritzaren kaxoietan galtzen dira, langileen artean motibazio eza eta nekea eraginez. Ondorioz, gure osasuna kaltetzeaz gain herritarren osasuna arriskuan jartzen dute.

Noiz arte eutsi diezaiokegu egoera honi? Erantzuna argia da: hau jasanezina da. Aldaketa premiazkoa da. Osakidetza aldatu behar dugu.

 

Osakidetzari buelta eman

Osakidetza honi buelta eman diezaiokegu. Hori erakusten dute hainbat plataforma eta mugimendu sozialekin batera urteetan egin ditugun borrokek; adibide gisa, aldatu egin da osasun zerbitzu publiko egokia eskatzen duen gizartearen pertzepzioa, eta azken hauteskundeetan gizarteak faktura garrantzitsua pasa dio EAJri, bere kudeaketa txarra dela eta.

Kategoria bakoitzeko arazoak konpontzeko, beharrezkoa da Osakidetzan orokorrean egiten den kudeaketa kaxkarraren kontra borrokatzea. Denok batera, gure laneko arroparen koloreen arabera banatu gabe.

Gure lan-baldintzak hobetzeko negoziazioari aurre egiteko, mobilizazioa ezinbestekoa da. Urte hauetan, ESKren pertseberantziak fruituak eman ditu, hala nola karrera profesionalaren ordainketan, langileen segurtasuna hobetuz, EPE gardenagoak lortuz edo Urdulizen pribatizazioak geldituz.

 

ESK: etikaz, koherentziaz eta zintzotasunez

ESK-ko ordezkariok zuk pairatzen dituzun arazo berdinak pairatzen ditugu, zu bezalako langileak garelako. Gure lana eta ekintza sindikala uztartzen ditugu. Gurekin afiliatuta dauden edo ez dauden pertsona guztiak artatzen ditugu, uniformearen kolorea edozein delarik. Sindikalismo etikoa eta koherentea aurrera eramaten dugu, eta jendea ez dugu inoiz alde batera uzten.
Erantzuten dugu. Begiratu urte hauetan zer egin dugun.

Botoa eskatzen dizugu zintzotasunez lan egiteko lan-baldintza duinen alde eta guztiok zainduko gaituen Osakidetzaren alde.

Gaur galdera ez da Osakidetza aldatu dezakegun, baizik eta nola egingo dugun aldaketa. Aldaketa gure esku dago. Guztion artean Osakidetza aldatuko dugulako.

ESK bozkatu.

 

 

Osakidetza horrela aldatu:

  1. Euskal osasun publikora bideratutako aurrekontua handitzea.

  2. Behar adina langilez hornitzea eta egungo lan-kargak arintzea.

  3. Kontratazio-zerrenden kudeaketa gardena bermatzea.

  4. EPEn eredua hobetzea, bizkorrago eta gardenago egiteko. Prekarietatea eta behin-behinekotasuna murriztea.

  5. Gure eskubideak eguneratu eta hobetuko dituen Akordio berri bat sinatzea.

  6. Kontziliaziorako eskubide eraginkorrak bermatzea.

  7. Konpetentzia profesionalak kategorien arabera mugatzea, gainjartzeak eta konpetentzien inbasioa saihesteko.

  8. ESI kudeaketa-eredua kentzea, esparru bakoitzari erabakitzeko ahalmena emateko. Lehen Mailako Arreta ardatz nagusi gisa indarberritzea.

  9. Osakidetza demokratizatzea eta langileen parte-hartzea sustatzea erabakietan.

  10. Pribatizazio guztiekin amaitzea.

  11. Euskara komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzearen aldeko apustua, pertsona eta zerbitzu bakoitzari egokitutako prestakuntza-planen bidez.

  12. Garapen profesionalaren egungo eredua aldatzea. Irizpide objektiboen aldeko apustua egiten dugu, erdi-mailako kargudunen balorazio-betekizuna eta Osakidetzatik kanpoko ikastaroen bidez puntuak erostea kenduta.

  13. Osakidetzan sartzeko nazionalitate-eskakizuna ezabatzea.

 

Gure proposamen guztiak zehatzago ikus ditzakezu. Edo euskal osasun-sistemarako daukagun planteamendu orokorra ere ikus dezakezu: 'Behar dugun Osakidetza' .

 

 

 

Hauteskunde sindikalak Osakidetzan

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

Lantoki bakoitzetik Osakidetza aldatu, gure buruak zaintzeko

Lantoki bakoitzetik aldaketa bultzatzeko deia egiten diegu langileei, inbertsio ekonomiko handiagoa, ahalegin handiagoa eta antolaketa-aldaketa ugari egiteko neurriak har daitezen. Irakurri

Osakidetza aldatu etika eta zintzotasunetik

Botoa eskatzen dizugu zintzotasunez lan egiteko lan-baldintza duinen alde eta guztiok zainduko gaituen Osakidetzaren alde. Aldaketa ere zure esku dago. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3