ESK-k positibotzat jotzen du ospitale neonatal-pedriatikoen artean emango omen diren lekualdaketak; ulertezina da hainbeste denboraren ostean Emergentziak Osakidetzak, oraindik ere, soluzio egokirik emana ez izatea.

Bestaldetik, oso harrigarria egiten zaigu jakitea ez direla Emergentzietako arduradunak izan lekualdatze- eta hobekuntza-prozesu honi ekin diotenak, Zuzendaritza honek ez baitzuen kasurik egin egoera aditzera eman zitzaionean orain dela urte bat.

Lankide baten irmotasuna eta on egitea izan da honen suspertzailea; bera izan da Emergentzietatik at azaldu behar izan duena zein den une horietan bizi den egoera: “Estres handia egoera korapilotsuetan, material zaharkitua, prestakuntza eta entrenamendu eza, eta segurtasun eza handia agertokian”.

ESK-k gure lankidea laguntzeko asmoz, idazkiak igorri genizkion Zuzendaritzari eta Gasteizko Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaria den Antonio Arraizari; azken honek bilera bat egin du Emergentziak eta Arabako beste Erakundeeekin.

Gipuzkoako arduradunari txostenak helarazi dizkiogu dagokiona konbentzi dezan Emergentziak aldaketa eta aurrerapenei egokitzeko; aipaturiko txostena zortzi hilabetetan izandako 503 historien azterketan sustatzen da, eskaera guztiak justifikatzen dituen kasuistika bat izateko helburuarekin. Txosten honetan, lekualdaketetan emandako denborak, behar den materiala eta beste autonomia-erkidegoetan jasotzen duten prestakuntza biltzen da. Hala ere, uste dugu muga bat egon behar duela, neonatologia ez da ordu pare batean ikasten den gauza bat.

Gabeziak ez ezkutatzeko eta behar den guztia eskatzeko gai izateko garaia da: Hiru herrialdeetarako materiala, gure errealitateari egokituko den prestakuntza profesional guztientzat. Hemendik aurrera, morbiheriotza-tasaren edozein gehitze ezin justifikatuzkoa izango da argudio ekonomizistekin.

Guzti hau profesional trebatu, lokalizatu eta ordainduekin konpon daiteke.

ESK- Emergentziak.

Osakidetza: bla bla bla asko eta benetako irtenbide gutxi!

Osakidetza: bla bla bla asko eta benetako irtenbide gutxi! 2026 apirilak 16 Larunbat honetan, apirilaren 18an, egingo diren manifestazioetan parte Irakurri

2023-2024-2025 EPEko galdera-sorten erantzunak

Hemen dituzu galdera-sorta ezberdinen erantzunak. Kategoria berriak argitaratu ahala eguneratuko dugu edukia. Irakurri

Txagorritxu Ospitaleko sukaldeko kaleratzeei ez!

Arabako ESIko zuzendaritzak Txagorritxuko sukaldeko 5 pertsona kaleratzea proposatu du, nahiz eta zerbitzuak eragin handia izango lukeen eta zerbitzuaren kalitatea Irakurri

Nahikoa da, propaganda eta promesa gehiagorik ez, benetako konponbidea orain!!

ESK-k Osakidetzako langileak eta herritarrak animatu nahi ditu datorren apirilaren 18an Bilbon, Gasteizen eta Donostian Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformek Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112