MAHAI SEKTORIALA · 2019ko MAIATZAK 2

 

Osakidetzak garapen profesionalaren atzerapenak ordaintzen ditu

Lehen arretak konponbide erreal, serio eta berehalakoak exijitzen ditu

 

Osakidetzak ezarri zuen kasazio errekurtsoari uko egin diola azaldu du eta 2012 urtetik aurrerako atzerapen eta dagokien interesak ordainduko dituela aurreratu du mahai sektorialean. Ordainketa urtea amaitu baino lehen egingo du.

ESKak pozaz hartzen du berri hau baina administrazioari gogoratu behar diogu 8 urte berandu datorrela. Azpimarratu nahi dugu Osakidetzak nahita ibili dela erabaki hau atzeratzen, plantillarekiko duen errespetu eskasa agerian utziz, nahiz eta langileak mobilizazio ugarietan eskatu eta hainbat sententzia ordainketa egitera behartu.

ESKak azpimarratu nahi du erabaki honekin ez dela azken deialdiaren etenarekin sortu zuten arazoa erabat konpontzen, langileen artean soldata diskriminazio handia sortu duen arazoa hain zuzen ere. Gogoratu nahi dugu araudiak ezartzen dituen urteroko deialdiak egin ez izateagatik garapen profesionalean parte hartu ezin izan duten langileekin duten sorra aitortu behar dela.

Langileak zigortu zituen deialdiaren eteteak arduradun bakarra dauka; administrazioa. Hortaz, garapen profesionalaren ohizkanpoko deialdi baten alde apustu egiten dugu. Eredu berri eta justuago baten alde apustu egiten dugu, urteroko deialdiekin eta buruzagitzen paper fiskalizatzailearen bezalako irizpide subjektiboekin amaituz.

Beste aldetik, Osakidetzak, berezkoa den estiloan, batzarraren hasieran garapen profesionalarekin xantaia egitera ausartu da, Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak eta ESK, ELA, LAB, SATSE, CCOO eta UGT sindikatuek deitutako datorren maiatzaren 17ko grebaren deialdia bertan behera uztearen truke. Jokabide honek Osakidetzaren urduritasuna agerian uzten du aurreko greba egunaren partaidetza arrakastatsuaren ondoren.

Arazo honen gainean,10 eguneko epean proposamen bat aurkeztuko dutela aurreratu dute, maiatzaren 14ean egingo den hurrengo mahai sektorialean eztabaidatzeko. Osakidetzaren proposamenak aldarrikapenen erdia kanpoan uzten ditu eta horrela ez dago ezer ondo hasterik.

ESKak ez du adabakirik ezta konponbide faltsurik onartuko Lehen Arretako langileek plazaratutako arazoen gainean. Greba deialdia mantenduko dugu Osakidetzaren proposamenek azaldutako arazoei benetako konponbiderik ematen ez badiote; ez bada erantzun argi eta zehatzik ematen pertsonal eta inbertsio faltaren aurrean.

ESK sindikatuan kalitatezko Lehen Arreta sendoaren aldeko apustu irmoa egiten dugu. Garapen profesionalaren ordainketa, hainbat sententziek behartzen duten kontua izateaz gain, ezin da erabili langileak desmobilizatzeko, ez eta Lehen Arretako arazoak desagerrarazteko. Lehen Arreta ez da erosten. Lehen Arreta ez da saltzen. Lehen Arreta defendatzen da!

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri

Lantoki bakoitzetik Osakidetza aldatu, gure buruak zaintzeko

Lantoki bakoitzetik aldaketa bultzatzeko deia egiten diegu langileei, inbertsio ekonomiko handiagoa, ahalegin handiagoa eta antolaketa-aldaketa ugari egiteko neurriak har daitezen. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93