Susmopean dauden Anestesia, Kardiologia eta Zirujia Baskularreko OPE azterketak errepikatu daitezkeela ebatzi zuen Gasteizko epaimahai batek. Agindu horren kontrako errekurtsoa aurkeztu du ESK sindikatuak.

ESK-k hasieratik mantendu du azterketa horien errepikapena ez duela inoiz ondo justifikatu Osakidetzak, eta horixe bera esaten du ere Arartekoaren txostenak, barne-ikerketak ez duela ondorio berdinak edo homogeneoak ekarri susmopean dauden espezialitate guztietan: "desberdintasun horiek egiaz erakuts dezakete ez dagoela motibazio nahikorik hain erabaki larriak justifikatzeko, esaterako, probak errepikatzea ala ez errepikatzea" (sic).

Opositore guztien kalterako izango da krisialdi hau nola edo hala azkar ixteko Darpón eta Diegoren burugogortasuna, haien barne ikerketaren filtrazio testigantzak isilduz aurrera eramaten dutena. Aurrera jarraitzen dute ezer gertatu ez balitz bezala eta fiskalian ikerketa bat martxan egongo ez balitz bezala. Haien erabakien kontrako sententzia suertatuz gero zer egingo dute, oposizio prosezu guztiari hasiera-hasieratik ekin?

ESK-n beti esan dugu iruzurra egin zuten epai mahai berberekin ezin direla azterketak errepikatu, are gehiago fiskaliaren ikerketa baten pean daudela jakinda. Arartekoaren hitzetan, "Osakidetzak epaimahai berriak izendatzea pentsatu behar zuen, inpartzialtasun objektiboa bermatzeko modu bakartzat".

ESK-k Osakidetzaren inkoherentzia borobil hau salatu nahi du. Justiziaren aurrean, examinen errepikapenak bertan behera uzteko erabakiaren kontra dauden arren, haien gestio traketsaren eraginez azterketa horien errepikapena airean geratuko da berriro ere: lehenengo momentu batean frogak 2018ko uda ostean izango zirela esan zuten, gero abenduan esan zuten; beranduago, 2019an zehar ospatuko zirela...eta gaur egun datarik gabe gaude.

Askotan esan dugu: Juan Luis diego ez da pertsona aproposa Osakidetzak behar dituen aldaketa sakonak aurrera eramateko. Osakidetzak giza baliabide politika gardenago, serioago eta demokratikoago bat behar du.

Osakidetzako 23-24-25 EPEan egindako azterketak eta bere erantzunak

ESK-tik oposiziogile guztien eskura jartzen ditugu orain arte egin diren 23/24/25 EPEko azterketak eta erantzunak. Irakurri

Nolakoa izan zen Osakidetzako 20-21 22 EPEko erantzun-orria?

Zuzentzat hartuko den erantzuna azpiko laukia bete gabe duen letra izango da. Irakurri

Osakidetzako lantokietan tratu iraingarririk ez!

Osakidetzako langileok ez dugu onartuko gure lantokietan tratu iraingarriak eta gizatasunik gabekoak ematea, joan den larunbatean, maiatzaren 23an, Ertzaintzaren eskuetan Irakurri

Itzarri, jaitsi genozidioaren trenetik

Itzarrik 4,88 milioi euro inbertitzen ditu CAF-en. Steilas eta ESK sindikatuok sinadura kanpaina bateratua hasi dugu Itzarriri gure dirua genozidio Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112
  • 113
  • 114